Beste isurketa bat Ondarroako depuradoran

2018-3-8.IsurketaMartxoaren 8an, arratsaldeko lauretan, beste isurketa bat gertatu zen Ondarroako depuradoran. Uste dugu nahita egindako isurketa izan zela, ez delako lehen aldia. Eraiki zutenetik, depuradorak arazoak dauzka. Marea biziak daudenean, ur gazia sartzen da saneamendu sarean. Ur gazi horrek hil egiten ditu depuradorako bakteriak, eta bakteria hauek dira ur zikina garbitzeaz arduratzen direnak. Hori ez gertatzeko, ur gazia aparteko tankeetan gordetzen dute depuradorakoek. Baina ur gazi gehiegi dagoenean, uretara bota behar izaten dute, garbitu barik.

Ez dakigu orain ze argumentu erabiliko duten isurketa hau justifikatzeko, baina Eguzkik uste du egoera hau ezin dela gehiago luzatu.
Isurketa hauek ezin dira erantzun barik geratu. Nekatuta gaude, Ur Partzuergoak herritarrei zergak kobratzen dizkie baina gero halako kudeaketa txarra egiten du ur zikinarekin. Instituzioek ere zerbait egin behar dute egoera hau konpontzeko.
Artibaira ur zikina botatzen duten puntu beltzak ere konpondu behar dira.
Ur zikinik gabeko kostalde bizia nahi dugu, eta horregatik eskatzen diegu herritarrei halako isurketa bat ikusten dutenean (kostaldean, ibaian edo portuan) dei dezatela 112ra, eta ahal bada guri ere jakinaraztea, salaketaren jarraipena egin ahal izateko.