Martxa informatibo eta errebindikatiboa Zaldunbordara
2018-04-08
Partekatu - Compartelo
Bidasoaldeko Lagunek Eguzkiren laguntzaz antolatuta, gaur martxa informatibo eta errebindikatiboa egin da Zalbunbordara, non Hondarribiko Udalak merkataritza-gune erraldoi bat ezarri nahi duen. Ziento erdi bat lagun bildu gara. Ez da gutxi, euria etengabea izan dela kontuan izanik.
Zaldunborda paraje ederra da, Jaizkibelgo maldan eta Gaintxurizketako korridorean kokatuta. Bertan, basoak, belazeak eta baserriak dira nagusi. Merkataritza-gune bihurtuko balitz, ondorio latzak izango lirateke, eta ez soilik ingurumenaren ikuspegitik.
Berrogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte, etengabeko euriari aurre eginez. Horrela, parajea, proiektua eta ondorioak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte. Martxaren ondorioa oso argia da: Zaldunborda defendatu egin behar da. Beraz…