Albistea

  • III. Mendi Martxa Jaizkibel desmilitarizatzearen alde

    2018-05-09
    Partekatu - Compartelo

    jaizkibel-martxaIgandean, hilak 13, Jaizkibel desmilitarizatzearen aldeko III. Mendi Martxa izango da. Eguzkik aurten ere Martxarekin bat egin du. Hitzordua 9.30ean izango da, Lezoko plazan. Parte-hartzaileak hortik igoko dira tiro-poligonoraino, non 11ak aldera ekitaldi bat egingo den.

    Martxa une berezian egingo da. Izan ere, orain dela pare bat aste, Ministro Kontseiluak berretsi du Jaizkibelgo tiro-poligonoa “defensa nazionalaren interesekoa” dela. Deklarazio horren bidez, poligonoa komeni ez zaizkion ingurumen-legeetatik eta araudi urbanistikoetatik at utzi nahi du.

    Martxaren antolatzaileek, berriz, salatu nahi dute tiro-poligonoak arazo ugari sortzen duela eta, batez ere, zeharo inkoreherentea dela horrelako azpiegitura bat Natura 2000 sareko Babes Bereziko Eremu batean txertatuta egotea. Horregatik, eskatzen diete Pasaiako Udalari, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari lan egin dezaten Jaizkibel desmilitarizatzeko.


    Partekatu - Compartelo