Albistea

  • Aldundiko Felix Asensio epaitegian, Aralarko pisten erikuntza dela eta.

    2018-05-13
    Partekatu - Compartelo

    Pasa den apirilaren 25ean, ikertu eta akusatu gisa deklaratu zuen epaitegietan daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia zen Felix Asensiok (egungo Obra Hidraulikotako Zuzendaria), delituak izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik. Lurralde antolamenduaren aurkako delituagatik dago akusatuta.
    Jose Ignacio asensio Alduna eta Felix Asensio (akusatua)

    Jose Ignacio Asensio Ingurumen  Alduna eta Felix Asensio (akusatua)


    Tolosako Epaitegian deklaratu beharraren arrazoia 2016an Aralarko Parke Naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten arduradunak izatea da. Pista hori Mendi Babeslean egin zen, non legez (Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana) debekatuta dagoen pista berriak zabaltzea. Gainera aipatutako proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneetan indarrean dagoen legedia eta, halaber, Natur Ondare eta Bioaniztasunaren Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion.

    Epaitegitik egin zaien zitazioa EGUZKI erakunde ekologista eta antinuklearrak eta LANDARLAN ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza Nagusian jarritako salaketaren ondorioz etorri da.

     Era berean, gogoratu behar da Aldundiko Mendi eta Natur Inguruneko Zuzendari Nagusia den Arantxa Ariztimuñok, epaiketa honetan ere inputatua eta ikertua, pasa den abenduaren 13an ere epaitegitik deklaratzeko pasa zela. Aldi horretan EAJko politikari honek uko egin zion akusazio partikularreko Eguzki eta Landarlan elkarteen galderei erantzuteari.

    Landarlan Eguzki anagramak 2


    Partekatu - Compartelo