Albistea

  • Jaizkibelgo martxistek bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte militarrek inolako baimenik gabe eginiko lanak

    2018-05-13
    Partekatu - Compartelo

    jaizkibel1-webHirurogei lagun inguruk parte hartu dugu gaur Jaizkibel desmilitarizatzearen aldeko martxan.

    Lezoko plazatik igota, martxistak tiro-eremura iritsi dira. Han bertatik bertara ikusi ahal izan dute militarrek inolako baimenik gabe ireki duten pista berria.

    Antolatzaileek bertako erreka batean metal astunetako eta batik-bat beruneko kutsadura atzeman dela ere jakinarazi dute.

    "Performanzea", militarrek irekitako pista berrian.

    “Performanzea”, militarrek irekitako pista berrian.

    Oro har, Natura 2000 sareko naturgune batean horrelako tiro-eremu militar bat egotea zeharo inkoherentea dela eta instalazioak behingoz eraisteko lanean jarraitu beharra dagoela nabarmendu dute.

    Datorren asteburuan, Jaizkibelgo eta Uliako babes bereziko eremuen inguruko ekimenek jarraituko dute. Larunbatean, hilak 19, Pasaian ospatuko den itsas festibalaren barruan, Eguzkik Jaizkiel-Ulia aurreko itsas erreserba-proposamenari buruzko erakusketa paratuko du San Pedroko frontoian. Hitzaldia eta ipuin-kontaketa ere izango da.

    kartela19webIgandean, berriz, hilak 20, Eguzkik mendi-martxa bat antolatu du Ulian barrena, gehienbat parkean ehiza berriz ere baimentzeko aukera dagoela salatzeko.

    karte-ulia_web


    Partekatu - Compartelo