Albistea

  • Aralarko pisten epaiketarako diru bilketa kanpaina. 10.000 euro baietz!

    2018-05-19
    Partekatu - Compartelo

    Aralar denotzat panoramikoaEguzki Talde ekologista eta antinuklearra eta Landarlan ingurumen elkartea, herri-akusazio bezala aurkeztu ginen epaitegian, Aralar Natur Parkeko lurralde antolaketaren aurkako ustezko delitua batengatik. 2016ko urrian Enirio-Aralarko barruti babestuan 4 km pasako pista bat baimendu eta partziaki eraikitzea sustatzeagatik Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendari Nagusia eta Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia auziperatuta daude eta dagoeneko Tolosako Epaitegian deklaratzen izan dira akusatu bezala, gure abokatuaren galderei erantzutea uko eginez. Epaitzen ari den pista proiektua Saltarriko ganadurako itxitura du helburu, Alotza ondoan, Aralarren bihotzean, txabolarik ez dagoen tokira eta zati batean eraikita dago, Goroskintxuko txaboletaraino.

    Bi Ingurumen Elkarteak irabazi asmorik gabeko erakundeak izan arren, epaiketako gastuei aurre egin beharko diete. Hasieran, Foru Aldundiak 20.000 €ko fidantza eskatu zuen bi elkarteen defentsa eta justizia eskubideak oztopatzeko intentzioarekin, baina epaile instruktoreak ez du aintzat hartu Aldundiaren eskaera eta 4.000€ ko fidantza ezarri du. Hori dela eta, epaiketako gastuei aurre egiteko diru bilketa kanpaina abiarazten dugu, fidantza eta defentsarako gastuak ordaintzeko, ekainaren amaierarako 10.000 euro lortzea helburu izanik.

    Hondeamakina Aralar

    Horrez gain, aurreko astean positiboki baloratu genuen Aldundiko Ingurumen Zuzendariak ez duela onartu Enirio-Igaratza pista proiektuaren ingurumen inpaktu azterketa. Baina egun gutxi geroago, Mendi Zuzendaritzak proiektu eta ingurumen ebaluazio proiektu berriak argitaratu ditu boletinean, gaur, hain egun gutxitan posible ez dena, beraz, aurretik jakinaren gainean zeudela ondorioztatzen dugu. Horrezaz gain, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien pean dagoen Hazi fundazioa berriro da dokumentu horien egilea, parte interesatua, abeltzaintza bultzatzea helburu duelako eta horrela azterketa hori ez da inpartziala, pista proiektua hain zuzen abeltzaintzaren garapenerako behar beharrezkoa dela arrazoitzen delako. Gainera, Mendi Zuzendaritzak elkarrizketa eta eztabaida sektore guztiekin ireki beharrean, berehala,   pista proiektu honen proiektua bultzatzen du, prozesu ilun, partziala eta desegoki batean.

    Goroskintxurako bidea egiten 2017an

    Goroskintxurako bidea egiten 2016an.

    Beraz, indar gehiagoz, herritar guztiei naturgune babestuen kontserbazioaren aldeko auzi honetan laguntzea eskatzen dizuegu, Aralar Natur Parkea arrisku bizian ikusten dugulako. Espero dugu, Aralar Natur Parkeko etorkizun jasangarria bermatzeko, herritarron laguntza izango dugula, eta aldez aurretik zuen ahalegina eskertzen dizuegu.

    Diru bilketa eginteko honako kontu korronte hauek ireki ditugu Eguzkizaleak eta Landarlanen izenean:

    Kutxabank:   ES64    2095 5022 1091 1796 2903

    Laboral Kutxa: ES44 3035 0026 2302 6007 7868

    Dena dela, lanak errazte aldera, hainbat herritan 5 euroko bonoak erosiz ere lagundu ahal izango da.

    Amaitzeko, jakinarazten dugu Donostiako Fortuna mendi Elkarteak ekainaren 3rako Aralarren zehar (Lizartza-Zaldibia) bertako natur ondarea babestearen aldeko helburuarekin  antolatu duen mendi martxari gure babesa ematen diogula eta bertan parte hartzeko deia egiten dugula.

    Herriak herri!! Mendiak mendi!!

    Ordizian, 2018ko maiatzaren 8an.

    Landarlan Eguzki anagramak 2


    Partekatu - Compartelo