Albistea

  • Troiako arriskua berriz ere agerian geratu zen igandean

    2018-06-13
    Partekatu - Compartelo

    troia1_webMila lasarteoriatar baino gehiagok parte hartu zuten igandean Gure Esku Dagok antolatutako ekimenean. Osatu behar zuten kate-tartea N-634 errepidean zegoenez, horietako askok, zubietarrek bezala, Troiatik pasatu behar izan zuten, eta, tropelaren babesean eta GEDko antolatzaileen zaintzapean joan ziren arren, berriz ere bertatik bertara frogatu ahal izan zuten zer arrikutsu den pasagune hori. Lehendabizi, trenbidea pasatu egin behar da, eta, trenbidea pasatuta, zuzen-zuzenean N-634ra ateratzen da. Eta han ez dago espaloirik ez bazterbide zabalik.

    Bada, Troiakoa da Lasarte-Oriatik eta Zubietatik Usurbilera (eta alderantziz) oinez joateko bide naturala. Ez bide normala, ordea, pasagune horren arriskuak disuasorio bihurtzen duelako.

    “Puntu beltzik ez” kanpainatik nabermendu duten bezala, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak pasagune horri lehenbailehen soluzio bat eman behar diote. Alde batetik, arriskua bera saihesteko, jakina, eta, bestetik, Lasarte-Oria, Zubieta eta Usurbilen arteko lotura peatonal duin bat behingoz bermatzeko.

    Gainera, ba omen dago soluzio tekniko bat. Izan ere, iaz, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak trenbide eta errepide gaineko pasabide bat egiteko proiektu bat landu zuten. Badirudi Udala eta Eusko Tren badauela beren partea jartzeko prest; Aldundia, berriz, orain arte, behintzat, uzkur agertu da.

    Troian istripu eta eskapada dezente izan dira. Gauzak dauden bezala jarraituz gero, denbora kontua baino ez da ezbehar berriren bat gertatzea. Penagarria litzateke gertatu arte soluzioari ez ekitea.

    EGUZKI

    PS.- Honako lotura honetan informazio zehatzagoa aurkitu dezakezu, baita pasabide-proiektuaren irudi bat ikusi ere:

    http://eguzki.org/2018/03/22/lasarte-eta-usurbil-bitartean-oinezkoentzako-bide-segurua-behar-dugu/

    troia2_web


    Partekatu - Compartelo