Albistea

  • “Jaizkibel: baloreak eta mehatxuak” argazki-erakusketa, Oreretako Xenpelar zentroan

    2018-06-22
    Partekatu - Compartelo

    0618_Jaizkibeleko-baloreak-eta-mehatxuak-768x1086[1]Eguzkik “Jaizkibel: baloreak eta mehatxuak” erakusketa paratu du Oreretako Xenpelar etxean. Ekainaren 30era arte egongo da ikusgai, arratsaldeko 5etatik 8etara.

    Erakusketa hainbat egilek ateratako ziento erdi bat argazkik osatutzen dute, baita Ulia eta Jaizkibelgo txokoak ondo baino hobeto ezagutzen duen pertsona batek ekoitzitako lau bideok ere.

    Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten 2013. urtean. Eguzkik hamaika lan egiten ditu paraje honen inguruan. Erakusketa honen bidez, bertako habitatak, flora eta fauna ezagutarazi  nahi ditu eta, halaber, horiek arriskuan jar ditzaketen hainbat mehatxuz ohartarazi ere.

    EGUZKI


    Partekatu - Compartelo