AHTren aurkako bizikleta-martxa Martzilla-Altsasu, uztailaren 26tik 29ra
2018-06-30
Partekatu - Compartelo
AHT Gelditu!, Nafarroako hainbat plataformarekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko AHTren aurkako bizikleta martxa antolatzen ari da. Berrabiatu nahi duten Nafar korridoreak suntsituko lituzkeen inguruak ikusteaz eta salatzeaz gain, zonaldetako oposizioaren arteko harremanak estutzeko balioko du ekimen honek. Aipatzekoa da, azken egunean, Araban barna AHTren aurkako beste bizikleta martxarekin bat egin eta elkarrekin bukatuko dela. Halaber, beste proiektu txikitzaileen aurka aritzen direnekin topatzeko aukera izanen dugu. Izan ere, makroazpiegitura hauek guztiakĀ sistema kapitalista eta harrapakari beraren isla baitira.