Eguzkik Oreretako madelenetan programatutako animalien hilketak salatu ditu
2018-07-13
Partekatu - Compartelo
Duela bi urte baino gehiago (2016ko apirilean), Eguzkik, Itsas Enarak, Ugatzak eta Ekologistak Martxanek eskatu genion Oreretako Udalari herriko jaietan antolatzen ziren uso, galeper eta bestelako animaliei tiro saioak debekatzeko eta jaietako programazioan ez jasotzeko. Esan ziguten horrelako erabakia ezin zutela hartu araudi batean oinarritu gabe eta animalien erabileraren inguruko ordenantza orokor batean lanean hasita zeudela. 2018ko jaietako programazioan jarduera horrek jarraituko duela jakin izan dugu, 2017an jarraitu zen bezalaxe, alegia. Ez dugu ulertzen horrekin bukatzeko beste leku batzuetan hartzen diren erabakiak zergatik ez diren gure udalean hartzen. Noiz arte itxaron behar dugu? Egoera hau onartezina iruditzen zaigu. Gure aldetik Udalak duen jarrera salatu nahi dugu, baita araudia onartzeko hartu zuen konpromisoa ez betetzea ere. Ez dugu bukatu nahi aipatu gabe animaliei sufrimendua sortarazteak ez duela zerikusirik kultura eta nortasunarekin.