Albistea

  • Aralarko pisten eraikuntzagatik salaketa berria Fiskaltzaren aurrean

    2018-10-03
    Partekatu - Compartelo

    Gaur arratsaldean, Ordiziako Plazan, eskainitako prentsaurrekoaren irudi bat.

    Gaur arratsaldean, Ordiziako Plazan, eskainitako prentsaurrekoaren irudi bat.

    Enirio Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren onartu duten pista berria, oraingoan Igaratzaraino, Fiskaltzan salatu dute Landarlanek eta Eguzkik. Bi elkarteok salaketaren arrazoiak ezagutarazi dituzte gaur, Ordizian eskainitako prentsaurreko batean. Hona hemen…

    Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan.  Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala aurkeztutako egitasmoa, zeina historikoki artzain, mendizale eta oro har goierritarrak erabilia den, jada bide pisten bidez iritxi daitekeen txabola batzutara iristeko.  Egitasmo hori Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen  Departamentuak baimendu du eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuak  onartua, naiz eta Eusko Jaurlaritzako Ingurume, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saileko Natur Ondarea eta Klima Ladaketako Zuzendaritzak egitasmoaren aurkako txostena egin eta Aldundiko Kultura Departamentuak zalantzak agertu.

    Honako hauek aurketzutako helegiteak ere ez dituzte kontuan hartu ere egin: gipuzkoako natur taldeak, hainbat mendi elkartek, udal batzuk, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Gipuzkoako Mendi Federakundeak eta Fundación Quebrantahuesos elkarteak, besteen artean.

    Lanak hasi direnez eta Intzentsao Saltarri aurreko pista egitasmoa epaitegian egonik, zeina Goroskintxurainoko zatia egina dagoen, gure elkarteek salaketa berri bat  jarri dute Ingurumen Fiskaltzan, honako arrazoiengatik:

    –          Ingurumen Azterketaren Legediaren urratze nabarmena. Pistaren egitasmo zatikatzeak legeari iruzur garbia egitea da baita ezarri beharreko arauen urratzea ere. Hala, araudi horren arabera, pista berrien lehen egitasmoa (Intzentsao eta Saltarri artean, zeina Goroskintxuraino egin zen), egungo egitasmaorekin batera ingurumen ebaluazioa arrunt eta estrategiko bidez aztertu behar zirenak baina ez zen egin.

    –          Habitat naturalen eta basa fauna eta lanadareen inguruko CEE 92/43Zuzentaraua ez betetzea. Egitasmo honek ez ditu  europako Zuzentarauak exigitzen dituen baldintza honako puntuetan:

    • Txaboletara iristeko bidea badago, egitasmo honek eskaini nahi dituen balldinta berdinekin, baita oinez edo bizikletaz erabil daitekeen senda  edo mendi-bidea ere.
    • Belardien kontserbaziorako abeltzantza eta artzantzaren jarduera mantetzea ez dago zehazki pista honen menpe.
    • Egitasmoaren bultzatzaileak larreak mantendu eta hobetzea dutela helburu badiote ere, Aralarren badira sastrakaz bete direnak, bide egokiak eduki arren. Uste dugu egun ez dela posible gai hau egoki aztertzea ez delako Aralarko larreen plangintza bat existitzen, Aralarko KBGaren dekretuak ala zehazten badu ere.
    • Egitasmo honekin mesedetuta gertatuko liratekeen txaboletarako bideak, ez dute pertsonentzako segurtasun gabeziarik.

    –          IEA ( Ingurumenari Eraginaren azterketa),, susmatzen genuen bazala, bide honen erabilera eskasa baieztatzen du:  5 ibilgailu/eguneko bataz beste astean zehar eta 7 ibilgailu/eguneko asteburuan maiatzekin azarora bitartean, 1-2  ibilgailu/asteko gainontzeko hilabeteetan.

    –          EAEko antur kontz¡serbazioaren Legeari (apirilaren 15eko 1/2014 Dekretua )dagokionez, Mendi eta Natura Inguruneko Zuzendariak (lege betetzezaren arduraduna Gipuzkoan) ez du Aralarren  lege honekin zerikuisa duen babes  ekintza bakar bat bultzatu, egitasmoazk 16 gorosti , Ilex aquifolium, eta 6 hagin, Taxus baccata, erraietatik atera behar badituzte ere, zeina Aldundiaren inongo baimenik eta gainbegiratutik gabe egiten ari den esta besteak ere.  Bide beretik, pistak eragin ezkorra du babestutako 24 landare eta 60 animalia espezierengan. EIA aipamenik ere merezi ez dutenak.

    –          Lanak gainera, Aralarko PORNak(Baliabide Naturalen Antolakuntza Plana) debekatzen duen lurraren galera eragiten ari dira era Ingurumen eraginerako azterketa urratzen du. Zehazki, proposatutako trazaketaren %80 (2km baina gehiago) mendi babesletik igarotzen da, non ekoizpenari murrizketa handiak ezartzen zaizkion, zeinetarako araudiak, larratzeari mugak jartzen dizkion eta lurra mugitzea eragitzen duten jarduera oro debekatzen duen.

    –          Pistaren eraikuntzak kalte konponezinak eragingo ditu Aralarko Ondare arkeologikoan.

    –          GFA eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk egitasmoarekiko (egun martxan) ikuspegi kritiko azaldu dute:

    • Eusko Jaurlaritzako Natur Ondarearen Zuzendaritzak  egitasmoaren aurkako iritzia eman du. Natur Parkean erabateko eskumenak eduki arren, IEAk aztertzen ezta aipatzen ez duenez, legez kanpokotzat jotzen dugu.
    • GFA Kultura Departamentuak berriz, lehen aipaturik Aralarko egitasmo guztien  azterketa bateratua egitea eta mendi-zerra trafikoari irekitzeak kontuan hartzea gomendagarri ikusten du, ondorioz ez da alde agertzen.

    –          Aipaturiko egitasmoen zatikatzearen aldeko jarrerarekin Foru Aldundiko erakunde ezberdinen legearen aurka eginez elkar hartu izana, ez dugu uste ezagutza ezaren ondorio denik, aurretiaz antolatutako eta jarrera prebarikatzailea duen plangintza baizik.

    –          Aldundiko zenbait departamenturen jarrera, ingurumenaren eraginaren azterketa estrategikoa aurkeztu ordez hasiera batean ingurumen eragin sinplifikatua onartuaz eta orain beraiek onartzen dituzten bistako hainbat kalte kontuan izanda ere, bigarren egitasmoa, dagokion azpiegitura plan onartu ondoren, ingurumen eragin azterketa ohiko batez onar daitekela adieraztea, ez da edonola hartutako erabakia, adoste maltzur eta prebarikatzailea baizik.

    Goroskintxuraino pista irekitzen.

    Goroskintxuraino pista irekitzen.

    Ingurumen eta lurralde antolaketaren aurkako balizko lege-hausteagatik , hala-nola prebarikazio ustezko delitu batengatik egindako salaketa, Enirio Aralar Mankomunitateko ezohiko eta presazko batzar batean onartu egitasmoa, kontratazio mahaiko kideak izendatu  baita esleipenerako ordezkaritza, hala nola kontratatzeko beharrezko ekimenei naiz kontrol eta jarraipena egiteko kontratu txikien ahalmena Lehendakariari emandako ordezkariei zuzendu dago: Jon Zubizarreta Aldaya (Abaltzisketako alkate eta independientea), Iñigo Olano San Sebastián (Altzagako zinegotzi eta independientea), Ainhoa Zuriarrain Etxaniz (Amezketako zinegotzia eta y EH Bilduko ordezkaria), Aloña Urretabizkaia Mendizabal (Aramako zinegotzia e independientea), Elena Ruiz Zabala (Beasaingo zinegotzia y EAJko ordezkaria) , Aitor Altuna Oyarbide (Lazkaoko zinegotzia y EAJko ordezkaria) y Jose Miguel Santamaria Eceiza (Ordiziako alkate eta ondorizo,  y por ello, Enirio-Aralar mankomunitateko lehendakia eta EAJko ordezkaria).

    Era berean eta arrazoi berberengatik, salaketa, honako Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere luzatu zaie: Jose Antonio Asensio Bazterra jauna, Ingurumen Ahalduna; Monica Pedreira Lanchas anderea, Ingurumen Zuzendaria; Arantxa Ariztimuño Anderea, Mendi eta natura Inguruneko Zuzendaria.

    Ordizian, 2018ko urriaren 3an.

    eguzki-landarlan


    Partekatu - Compartelo