Bardenas Libresek antolatuta, tiro-poligonoaren aurkako manifestazioa egingo da igandean Tuteran
2018-11-15
Partekatu - Compartelo
Bardenas Libres plataformak antolatuta, manifestazio bat egingo da igandean Tuteran tiro-poligoaren eraisketa errebindikatzeko eta orain dela gutxi egin diren maniobra militarrak salatzeko. Hitzordua 12:00etan izango da, Foruen Enparantzan. “Herriak erabaki” da deialdiaren lemetako bat. Izan ere, plataformak eskatzen du herrietan galdeketak egitea Bardeako etorkizunari buruz.