Albistea

  • Stop zuhaitzen kontrako black weeki!

    2018-11-28
    Partekatu - Compartelo

    Azpeitia kalean.

    Azpeitia kalean.

    Donostiako Udalak aste honetan zuhaitzei kupida gabe eraso egiteari ekin dio. Izan ere, zuhaitz ugari bota du Urbieta, Javier de Barkaiztegi, Mons, Gernikako Arbola eta auskalo zer kale eta pasealeku gehiagotan.

    Ofentsiba militar bat balitz bezala, eskura zituen motozerra guztiak atera eta 30 bat bota ditu Urbietan, 20 Javier de Barkaiztegin eta beste batzuk aipatutako kale eta pasealekuetan.

    Urbieta kaleko zuhaitzak botatzeko erabili duen irizpidea “deigarria”, behintzat, bada. Izan ere, bitxiloreari petaloak kenduko balizkio bezala, zuhaitz bat bota eta hurrengoa utzi egin du, bat bota eta hurrengoa utzi… Horrela, 27 aldiz. Momentuz. Gauzak horrela, oraingoan nekez argudiatu ahal izango du zuhaitzak gaixorik zeudela edo segurtasun-arazoak sortzen zituztela. Garbi dado beste “arrazoi” batzuk izan dituela, guretzat eta, oro har, herritarrontzat guztiz ezezagunak direnak.

    talando en fila

    Urbieta kalean.

    Urbieta kalean.

    Guk ez dugu inoiz ulertu Udalak zuhaitzekiko erakusten duen herra. Gogoratu García Lorcan edo Monsen botatako zuhaitzak, edo Lourdes Txikin egindako txikizioa, bereziki larria. Paradoxikoki, egunotan, zuhaitzak botatzen ari den bitartean, Udalak klima-aldaketari buruzko erakusketa bat estreinatzen du. Inork ez die esplikatu udal agintariei kaleko zuhaitzak ezinbestekoak direla klima-aldaketari aurre egiteko? Ingurumen-kontuetan beti propaganda hutsean geratu behar al dira?

    Eta errematea Alderdi Ederren gabonetarako ipini duten noria izan da. Tira, noria bera ez, baizik eta noria ezartzeko bi tamarindo “kendu” egin behar izan dituztela, zuhaitzak altzariak balira bezala.

    Stop zuhaitzen kontrako black weeki!

    Donostiako EGUZKI


    Partekatu - Compartelo