zuhaitzak
-
Zuhaitzaren eguna Ondarroan.
2024-01-29Aurten ere zuhaitzaren eguna ospatu dugu Ondarroan TXIRRIMORRASKI Herriko Denbora Libre Taldearekin batera. Atzo, larunbata, egin genuen.
Beste urte batzuetan, Eguzkik, esaterako, dozenaka zuhaitz autoktono landatu izan ditugu, hala nola haritzak, gaztainondoak, hurritzak, pagoak…, denetik apur bat, eremu jakin batzuk birpopulatzeko eta, bestetik, haurrak kontzientziatzeko zuhaitzen garrantziaz, haien onurez, landatzeko moduaz… -
Martxa Donostiako Udaletxera, Manteo-Zemoria berdeguneen defentsan
2023-08-29Uliako Auzo Elkarteak deituta, gaur arratsaldean Manteo-Zemoria parkeen aldeko mobilizazio berri bat egin da, zehatz-mehatz, Okendo Kultur Etxetik Donostiako Udaletxera Grosen barrena joan den martxa zaratatsu bat. Leloa, “Zu gabe, parkeak kentzen dizkigute!”. Izan ere, Manteo-Zemoria berdeguneetan Basque Culinary Centeren egoitza berria eraiki nahi dute. Manifestazioak espresuki interpelatu ditu BCCrekin zerikusia duten sukaldari Michelin izardunak.
-
Bai ospitaleetan behin-behineko aparkalekua eraikitzeari, babes- eta konpentsazio-neurriak hartuta, baina ez aparkaleku hori betikotzeari
2023-08-28Donostiako Udalak joan den astean iragarri zuen aparkaleku bat egokituko duela ospitaleetan, Osakidetzak protonterapia-zentro eta kanpo-kontsulta berriak eraikitzen dituen bitartean. Beraz, behin-behineko aparkaleku bat. Iragarpena egin eta pare bat egunetara, berriz, alkateak esan du aparkaleku hori behin-behinekoa ez baizik eta behin betikoa izan daitekeela, eta disuasio-aparkaleku gisa funtzionatu dezakeela. Eguzkikook baietz esaten diogu behin-behineko aparkalekua egokitzeari, obrek dirauten bitartean ospitaleetara joaten den jendeari zerbitzu hori ere eman behar zaiola uste dugulako. Aparkalekua betikotzeari berriz, ezetz esaten diogu. Hona hemen gure arrazoiak…
-
Mozketa gehiagorik ez Deustun!!
2023-06-12Talde ekologista gisa, EGUZKIk salatu du Bilboko Udalak Deustu auzoan, zehazki Agirre Lehendakariaren etorbidean, egiten jarraitzen duen zuhaitz-mozketa. Eta, beraz, berehala gelditzea eskatzen dugu.
Izugarri kezkatzen gaitu udal honek mozketak erraztasun izugarriz egiteak. Izan ere, ez da praktika isolatua, eta hori Bilboko eremu askotan egiten ari da, hala nola Santutxun, Basurtun, Deustun eta abar. -
Ez dira kimaketak, mutilazioak baizik
2023-05-16Gipuzkoako hainbat bide bazterretan, esaterako Gaintxurizketan edo N-1ean Andoain eta Lasarte-Oria bitartean, Foru Aldundiak enborretik beretik inausitako zuhaitz asko ikus daitezke. Egia esan, kimaketak baino gehiago mutilazioak dira, zeharo neurriz kanpokoak eta desegokiak, baita segurtasun-kezka logikotik begiratuta ere, eta zuhaitzen arrazoizko edozein maneju-irizpidetatik urruti daude (nahiz eta inausitako zuhaitzak –ia– edozein tratu txar jasaten duten platano edo alboak izan).
-
Hiriko zuhaitzen garrantzia
2023-02-09Astigarragan, bidegorria egokitzeko abian den proiektuaz hitz egiteko, Udalarekin harremanetan egon gara Eguzki taldeko kideak eta bertako bizilagun bat, botako diren zuhaitzak ahalik eta gutxien izateko. Nahiz eta gure eskaera osoa ez bete, ontzat eman dugu izandako emaitza.
-
Zumarragan zuhaitz mozketarik ez
2023-01-31EGUZKIk Euskal Herriko hiri eta herrietako hiriguneetan zuhaitz-mozketa basatiak egiteko erraztasuna salatu nahi du.
Oraingo honetan, Zumarragako Udalak egin du mozketa, joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, Secundino Esnaola kalearen atzealdea berriz urbanizatu dela eta. -
Erdi Aroko galtzada eta bere ingurua arriskuan eukaliptoengatik
2022-05-25Eguzkik Barakaldoko Udalari eskatu dio 7. poligonoko 26. eta 27. partzela publikoetan dauden eukaliptalak mozteko izapideak egin ditzala, berehala mozteko neurri sobera onargarria baitute.
Eguzki solicita al ayuntamiento de Barakaldo que tramite la tala de los eucaliptales que hay en las parcelas públicas Pol 7 parcela 26 y 27 pues tienen un tamaño más que aceptable para su tala inmediata. -
Anoetako estadioaren inguruan lehen botatako zuhaitzak orain ordezkatzeko eskatu du Eguzkik
2022-05-12Donostiako Udal Gobernuak joan den astean erabaki zuen Anoetako estadioaren ingurua berrurbanizatzea, eta horretarako 7 milioi euro bideratu ditu. Gauzak horrela, Eguzkik zera eskatu nahi dio Udal Gobernuari: estadioa handitzeko bota ziren 150 zuhaitzak ordezkatzeko aprobetxatu dezala, horretarako behar beste diru bermatuz. Amara dentsitate handiko auzoa da, berdegune asko ere ez dituena. Eraztun berde hori, behintzat, berreskuratu egin behar da. Gainera, gaur egun estadioaren inguruak duen porlanezko basamortu itxura leuntzen lagunduko du. Ez dugu uste 7 milioi euroko aurrekontu batetik %1 zuhaitzak landatzera bideratzea asko eskatzea denik.
-
LAU URTE IGARO ONDOREN ZUHAITZAK BABESTEKO UDAL ORDENANTZA ONARTU DA
2022-03-25Albiste oso ontzat jotzen dugu Eguzkin Barakaldoko arbolak babesteko udal ordenantza onartu izana, honek tresna juridiko gehiago ematen baitigu gure zuhaitzen egoera hobetu eta hauek babesteko.
Como muy buena noticia recibimos en Eguzki la aprobación de ordenanza municipal de protección para el arbolado de Barakaldo, teniendo ahora más herramientas jurídicas para mejorar y proteger nuestros árboles. -
Hiri-gunean egindako mozketa
2022-03-15Hondarribiko Udala egunotan Donostia kalean egiten ari den lanak beste kale batzuetara zabalduko dira. Lanekin batera, bazterrean dauden urte askotako zuhaitzak mozten ari dira, eta horrek, gure artean ez ezik, bizilagunen batzuen artean ere kezka sortu du, gaur egun pairatzen dugun larrialdi klimatikoan hiritartze-lanak egiteko irizpide ekologikoek garrantzi handia hartzen dute eta; izan ere, beste modu batez eta beste garai batean obrak egiteko aukerak daude.
-
Oreretako txirrita parkea “hobetzeko” ala urbanizatzeko lanak?
2021-06-29Oreretako Udalak Txirrita parkea “hobetzeko” lanekin jarraitzen du.
Gizakiak esku-hartu baino lehen, gune hori nahiko basatia zen, eta lasaitasuna zen nagusi. Gizakiok lasaitasuna eta isiltasuna behar ditugu eguneroko zarataz deskonektatzeko. Oasi bat zen, altxor bat erdigunean bertan, ondo zegoen zegoen bezala. -
Gasteizen berriz ere zuhaitzak alferrik bota dituztela salatu du Eguzkik
2021-03-17Atzo txundituta ikusi genuen nola Green Capitaleko kaleetan Udalak zentzurik gabeko zuhaitz-mozketak egiten jarraitzen duen. Izan ere, Txalaparta kaleko bi espaloietan 20 zuhaitz baino gehiago bota egin zituen. Txalaparta San Kristobal auzoko barruko kale bat da, errei bateko errepideak, aparkalekuak, lorontziak eta oinezkoentzako espazioak dituena. Zuhaitzek bizitza ematen zioten espazio osasungarri honi. Ez zegoen botatzeko arrazoirik, zuhaitzak ez baitziren arazo, ez etxebizitzetarako, ez pertsonen zirkulaziorako, ez segurtasunerako.
-
Eguzkik salatu du ez dela bete Gasteizko Iparraldeko Parkean Zuhaitzak Kudeatzeko eta Babesteko Ordenantza
2020-12-30Eguzkik Iparraldeko Parkean zuhaitzak halamoduz inausi dituztela jakin du. Arte batzuk antinatura itxura emateko erabili dira eta benetan farolak edo apaingarriak dirudite. Eguzkik salatu du zuhaitz-ondarea ez dela kontuan hartu, eta ez dela balioan jarri, eta ez dela bete horri buruzko ordenantza; izan ere, ez dira errespetatu zuhaitzaren egitura eta garapen-etapa, eta, kasu honetan, parke baten barruan ez dago horrelako “inausketa” ahalbidetzen duen segurtasun-arrazoirik edo enbarazu larririk.
-
Eguzkik eta Oreretako zenbait auzok gardentasun eza salatu dute Esnabideko hirigintza-garapenean
2020-09-07Aurtengo ekainaren 19an, EGUZKI talde ekologistak, alde batetik, eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetako bizilagunek (180 sinadura baino gehiagorekin), bestetik, alegazio bat aurkeztu genuen Esnabideko Xehetasun Azterlana onartzeko espedientean, Plan Orokorraren Berrikuspena egin arte kudeaketa- eta antolamendu-dokumentu ororen izapidetzea eteteko eskatuz. Komeni da gogoraraztea Errenteriako Udalak plan hori berrikusi behar zuela 2012an, hau da, 8 urteko atzerapena daramagula (onartutako Plan Orokorraren indarraldia ere 8 urtekoa zen) plangintza herritarren benetako beharretara egokitzeko.