zuhaitzak
-
Gasteizen berriz ere zuhaitzak alferrik bota dituztela salatu du Eguzkik
2021-03-17Atzo txundituta ikusi genuen nola Green Capitaleko kaleetan Udalak zentzurik gabeko zuhaitz-mozketak egiten jarraitzen duen. Izan ere, Txalaparta kaleko bi espaloietan 20 zuhaitz baino gehiago bota egin zituen. Txalaparta San Kristobal auzoko barruko kale bat da, errei bateko errepideak, aparkalekuak, lorontziak eta oinezkoentzako espazioak dituena. Zuhaitzek bizitza ematen zioten espazio osasungarri honi. Ez zegoen botatzeko arrazoirik, zuhaitzak ez baitziren arazo, ez etxebizitzetarako, ez pertsonen zirkulaziorako, ez segurtasunerako.
-
Eguzkik salatu du ez dela bete Gasteizko Iparraldeko Parkean Zuhaitzak Kudeatzeko eta Babesteko Ordenantza
2020-12-30Eguzkik Iparraldeko Parkean zuhaitzak halamoduz inausi dituztela jakin du. Arte batzuk antinatura itxura emateko erabili dira eta benetan farolak edo apaingarriak dirudite. Eguzkik salatu du zuhaitz-ondarea ez dela kontuan hartu, eta ez dela balioan jarri, eta ez dela bete horri buruzko ordenantza; izan ere, ez dira errespetatu zuhaitzaren egitura eta garapen-etapa, eta, kasu honetan, parke baten barruan ez dago horrelako “inausketa” ahalbidetzen duen segurtasun-arrazoirik edo enbarazu larririk.
-
Eguzkik eta Oreretako zenbait auzok gardentasun eza salatu dute Esnabideko hirigintza-garapenean
2020-09-07Aurtengo ekainaren 19an, EGUZKI talde ekologistak, alde batetik, eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetako bizilagunek (180 sinadura baino gehiagorekin), bestetik, alegazio bat aurkeztu genuen Esnabideko Xehetasun Azterlana onartzeko espedientean, Plan Orokorraren Berrikuspena egin arte kudeaketa- eta antolamendu-dokumentu ororen izapidetzea eteteko eskatuz. Komeni da gogoraraztea Errenteriako Udalak plan hori berrikusi behar zuela 2012an, hau da, 8 urteko atzerapena daramagula (onartutako Plan Orokorraren indarraldia ere 8 urtekoa zen) plangintza herritarren benetako beharretara egokitzeko.
-
Zer ari da gertatzen gure mendietan?
2020-09-04Radiata Pinuetan onddo marroiak sortzen dituen gaixotasuna dela eta, Bizkaian zonalde askotan eta Gipuzkoan, era masiboan ari dira pinuak mozten. Ehundaka hektarea. Horrek ingurumenaren eta paisaiaren gaineko eragin larria du. Zonalde hauetan eta ez kasualitatez, zuhaitzen guztizkoaren %80 baino gehiago da aloktonoa.
-
OBRAK ESNABIDEN, ORERETAN
2020-06-18Jada hasi dira lanak Esnabiden, Oreretakoak diren lurretan. Lan horiek dagoeneko zenbait txoriren habitata suntsitu dute, habia egiteko aldian egin baitira. Paraje horretan, besteak beste, txorruak, karnabak, birigarroak eta zozoak bizi dira, eta tamaina eta garrantzi handiko zuhaitzak daude, horien artean haritzak, gaztainondoak eta ehun urte inguru dituen makal bat. Fauna eta flora hori guztia desagertzeko arriskuan dago, eta baita auzotarrek paseatzeko asko erabiltzen duten berdegunea ere.
-
Gladys Enean sare handi bat kentzeko eskatu du Eguzkik
2020-06-09Gladys Enean zuhaitzetako goiko adarretan txirikordatuta dagoen sare handi bat lehenbailehen kentzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari. Estetika-arazoetatik harago, sare horrek ez die batere mesederik egiten ez txoriei, ez saguzarrei, beraientzat tranpa latza izan baitaiteke. Dakigunez, sareak, aldamioren batetik edo askatutakoak, hiru hilabete baino gehiago egin ditu hor. Eslogan errebindikatibo bat erantsita izan balu, aspaldi kentuta egongo zen, jakina.
-
Zuhaitz-aldaketa igandean Oreretan, Oarso Irriek eta Eguzkik antolatuta
2020-02-24Oarso Irriak elkarteak eta Eguzki talde ekologistak zuhaitz-aldaketa antolatu dute igandean, martxoak 1, Errenteria-Oreretako Udalaren babesarekin. Interesatuta daudenentzako hitzordua 11:00etan izango da, San Markoko aparkalekuan. Helburua egun eder bat pasatzea da, familia giroan, eta, aldi berean, auzolana eta ingurumenarekiko errespetua sustatzea.
-
Eguzkik eta Haritzaldek ehunka zuhaitz-hazi erein dituzte Lourdes Txikin, Udalak parajean basoa biziberritzeko hartu zuen konpromisoa, hiru urte geroago ere, bete gabe jarraitzen duela salatzeko
2020-01-07Ia 3 urte bete dira Donostiako Udalak Lourdes Txikin zuhaitz sarraskia ahalbidetu ez ezik sustatu egin zuenetik. Triskantza hura leuntze aldera malda lehengoratzeko eta zuhaitzak birlandatzeko eman zuen hitza, baina 32 hilabete pasata bere horretan darrai. Hortaz, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteek elkarlanean bertako zuhaitzen ehunka hazi ereiteari ekin diote. Haritz kandudun, lizar eta astigar zuriaren haziak bildu genituen eta soildutako eremuan sakabanatu ditugu sinbolikoa izan nahi duen ekintzan.
-
Beste zuhaitz mozketa zentzu gabe bat Barakaldon.
2019-09-13Eguzkik, pasa den abuztuaren 23 hainbat auzotarrek jakitera eman ziguten salaketa plazaratu nahi du; zuhaitz osasuntsuen beste mozketa bat gure herrian. Oraingoan Gurutzetako Hospitaleko makalak izan dira, gutxienez lau eta 30 urte inguru zituztenak.
-
Bide hegaletan zuhaitzak ardura barik moztu dituzte
2019-04-11Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek egunotan ardura barik moztu dituzte zuhaitzak errepide hegaletan. BI-633 errepideko, Galbaixora doan errepideko eta Lekeitio eta Ondarroako arteko kostaldeko errepideetan edozein motatako arbolak mozten zebiltzala ikusita harrituta geratu gara. Ustez, bide segurtasuna hobetzeko egiten dituzte mozketak, eta puntu horretan ados gaude.
Arbolak mozteko era kritikatzen dugu. Dozenaka urte dituzten zuhaitzak ari dira mozten, eta egiten ari diren inausketak ere oso arriskutsuak dira zuhaitzentzako. Ez diete ardura pinuak, eukaliptoak, arteak edo haritzak diren. -
Gasteizko Santiago hiribidean zuhaitzak bota dituztela salatu du Eguzkik
2019-04-07Gasteiz Green Capital omen da, baina Udalak zuhaitzak erreparo handirik gabe botatzen ditu, gaur hemen eta bihar han. Azalpenak beti a posteriori datoz, eta, azalpenak baino gehiago aitzakiak dirudite, sinesgarritasun gutxi dutelako. Oraingoan Santiago hiribideko zuhaitzei iritsi zaie txanda. 30 bat bota dituzte.
-
2018ko ingurumen-balantzea Donostian eta Gipuzkoan, Donostitik y Eguzkiren eskutik
2019-01-032018a bukatu berri dela eta, Donostitik egunkari digitalak iazko ingurumen-balantzea egin nahi izan du Donostian eta Gipuzkoan. Eta Garikoitz Plazaola Egukiko kideren eskutik egin du. Hona hemen emaitza, bi zatitan banatua. Lehenegoa batez ere Donostian zentratzen da. Bigarrena, berriz, Gipuzkoan.
-
Stop zuhaitzen kontrako black weeki!
2018-11-28Donostiako Udalak aste honetan zuhaitzei kupida gabe eraso egiteari ekin dio. Izan ere, zuhaitz ugari bota du Urbieta, Javier de Barkaiztegi, Mons, Gernikako Arbola eta auskalo zer kale eta pasealeku gehiagotan. Ofentsiba militar bat balitz bezala, eskura zituen motozerra guztiak atera eta 30 bat bota ditu Urbietan, 20 Javier de Barkaiztegin eta beste batzuk aipatutako kale eta pasealekuetan.
-
Pinuaren gaitzaren inguruan Naturkonek egindako eskaerei Gipuzkoako Aldundiak erantzunik ez
2018-11-26Joan den asteazkenean, hilak 7, helarazitako gutun baten bidez, hainbat eskaera luzatu dio Naturkon Gipuzkoako kolektiboak Gipuzkoako Foru Aldundiari, pinuari eraso dion onddoaren inguruan: zer informazio toxikologiko darabilen eskuartean, zer ikerlan egiteko asmoa duen tratamenduaren aurreko eta ondorengo egoera ekologikoaren inguruan; nola pentsatzen duen bateragarri egitea tratamendu biozida hori eta perretxikoen kontserbazioa… Diputazioak uko egin dio erantzuteari.
-
Naturkon, pinudien fumigazioaren eta “Konifero-basoak berreskuratzeko euskal estrategia”ren aurka.
2018-10-17Naturkonen arabera, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Konifero-basoak berreskuratzeko euskal estrategia saldu berri digute, Euskadin ditugun koniferoen baso bakarrak Araba mendebaldeko pinu gorrien pinudiak eta DueƱasko pinudi txikia direnean.
Era berean, instituzioetatik basogintzari ematen zaion balio ekonomikoa (BPG) zalantzan jartzen du.
Eta noski, iragarri berri den kupre oxidoz pinudiak fumigatzearen aurka azaltzen da, kaltegarritzat joaz.
Bisita Kontadorea






