Albistea

  • Eguzkik Hondarribiko zuhaitz-mozketa bati buruzko informazioa eskatu du

    2018-06-18

    hondarribia-ortofoto_webJaizubiako Bordaberri inguruan tamaina handiko hainbat zuhaitz bota dituztela eta, Eguzkik informazioa eskatu dio Hondarribiko alkateari. Zehatz-mehatz, honako hauek eskatu dizkio:

    1. Udalak lizentzia eman badu, ekimen hori gauzatzeko justifikatzen duen txosten teknikoaren kopia bat.
    2. Lizentziarik gabeko ekimena bada, jokatu dezala lizentziarik gabeko jarduerak egiten diren beste kasu batzuetan bezala.
    3. Lizentziarik gabeko ekimena bada, gunea leheneratzeko eska dezala.

    hondarribia2 hondarribia1