Albistea

  • Oreretako txirrita parkea “hobetzeko” ala urbanizatzeko lanak?

    2021-06-29

    Txirrita parkea 20210624
    Oreretako Udalak Txirrita parkea “hobetzeko” lanekin jarraitzen du.
    Gizakiak esku-hartu baino lehen, gune hori nahiko basatia zen, eta lasaitasuna zen nagusi. Gizakiok lasaitasuna eta isiltasuna behar ditugu eguneroko zarataz deskonektatzeko. Oasi bat zen, altxor bat erdigunean bertan, ondo zegoen zegoen bezala.

    Lehen “hobekuntza” emakumeen etxea izan zen, gero haurren jolasak etorri ziren eta orain etxebizitzak, tartean haritzak bezalako zuhaitzak botaz. Hor egin behar al ziren? erdigunean genuen berdegune bakarretako batean?

    Udalak kontuan hartu ditu emakumeen eta haurren iritziak, baina zoritxarrez entzungor egin die auzotarren, ekologisten eta komunitate zientifikoa osatzen duten adituei; izan ere, azken hauen esanetan eta gaur egun dakigun guztiarekin, lurra kontsumitzen jarraitzea arduragabekeria hutsa da.

    Desarrollismoaren inertzia hori eten egin behar da, eta alternatibak bilatu; esaterako, jada eraikita dauden etxebizitzak edo eraikinak erabili, edo beste erremediorik ez dagoelako eraiki behar denean, jada hiritartuta dauden lurretan eraiki. Kasu honetan gainera, konstruktorea prest zegoen Udalak beste leku bat proposatuz gero, hor eraikitzeko.

    Udalaren mezua “ekoaktiboa” izan dadila, eta ez “dekoraktiboa”, ingurumenak eta gure osasun fisiko eta mentalak eskertu dute.

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

June 2021
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

LIBURUAK

liburuak