Eguzkik eta Ríos con Vidak Oiartzungo presa bat botatzeko eskatu dute
2019-03-31
Partekatu - Compartelo
Eguzkik eta Ríos con Vidak Ura agentziari eskatu diote Oiartzun ibaian, Aduriz sagardotegi ondoan dauden presa-hondarrak eraisteko. Halaber, bere garaian Estatuak helburu hidroelektrikoekin eman zituen eta presa honekin lotuta dauden gainerako eskubideak ere bertan behera uzteko eskatu diote.
Kontzesioa aspaldi ez da argindarra sortzeko erabili, eta, gauzak horrela, logikoa da erakunde publikoek eskubideak berreskuratzea eta ibaian barrena arrainen mugimendua zailtzen duten presa-hondarrak kentzea. Hori logikoa da kasu guztietan, baina beharbada are logikoagoa Oiartzun ibaiaren kasuan, non habitata lehengoratzeko eta izokinen edo aingiren propulazioak ugaltzeko ahaleginak egiten ari diren.
Ura hartzeko eskubideak bertan behera uztea eta ibai barruko oztopoak kentzea (are gehiago aspalditik funtziorik ez dutenean, kasu honetan bezala) helburu nagusietakoak dira ibaiak hobetzeko bidean.