Urumean igandean izandako gasoil-isurketa argitzeko eskatu du Eguzkik
2019-04-16
Partekatu - Compartelo
Igande goizean, hilak 14, gasoil-isurketa kutsakor bat gertatu zen Urumean, AstiƱeneko zubi parean.
Oso orban zabala zen, eta, mareak bultzatuta, ibaian gora zihoan.
Ertzain batzuk bertaratu ziren eta irudiak hartu zituzten.
Eguzkikook ez dakigu zehatz-mehatz isuriaren iturburua zein izan zen, baina AstiƱeneko zubi berriaren eraikitze-eremuan atzeman zen.
Gauzak horrela, Ura agentziari, Ertzaintzari eta Donostiako Udalari eskatzen diegu argitu ditzatela isuria nondik etorri zen, nolako eragina izan zuen eta nolako neurriak hartuko dituzten horrelakorik berriro ez gertatzeko.
Labur-labur: gardentasuna eskatzen diegu, Urumeako urek behar duten gardentasuna.