Larunbatean, erraustegiaren kontrako eta gaikako bilketa eraginkorraren aldeko manifestazioa egingo da Lasarte-Orian
2019-05-07
Partekatu - Compartelo
Aire Garbiak antolatuta, larunbatean, hilak 11, 18:00etan, erraustegiaren kontrako eta gaikako zabor-bilketa eraginkorraren aldeko manifestazioa egingo da Lasarte-Orian.
Erraustegia inoiz martxan jartzen bada, Lasarte-Oria izango da herririk kaltetuenetako bat. Halaber, eta paradoxa bada ere, Gipuzkoan gutxien birtziklatzen duten herrietakoa ere bada. Izan ere, herrialde osoan lau herrik bakarrik birziklatzen dute Lasarte-Oriak baino gutxiago: Donostiak, Irunek, Hondarribiak eta Mendarok.
Lasarte-Oria izan zen organikoa aparte biltzeko sistema ezarri zuen azken herria (2017an!). Eta, gainera, ezarri zuenean, sistema kazkarrena ezarri zuen.
Erraustegiari bazka ematea omen da kontua.
Hori bai, gero Lasarte-Oriako udal gobernuak (PSOEk eta EAJ-k) klima-aldaketari edo plastikoei buruzko ākontzientziazio-jardunaldiakā antolatuko ditu. Ea beraiek kontzientzia noiz hartzen duten!