Albistea

  • Gasteizko trenbidearen integraziorako informazio txostenari helegitea jartzeko arrazoiak

    2019-08-12

    Gasteiz

    Arrazoiak
    • Ez da proiektuaren informaziorik ezta parte hartzerik egon. Alegazio epea udan martxan jarri da, gure hiria eraldatuko duen proiektu bati buruz hitz egiten ari garenean.

    • Proiektuak hutsune larriak dakartza: ez du diagnostiko zehatzik egiten ezta benetako inpaktu ikerketarik ere. Gainera ez da kontuan hartzen Zabalgana eta Salburua bezalako auzoek pairatzen duten harresi efektua (isolamendua, mugikortasunean sortzen duen kaltea, Gizarte konexio eta komunikazio falta)

    • Hiri eremu guztia lurperatzeko -6,8 km – proposamena egiten zen 2010eko informazio txostenean, aurten aurkeztutakoan aldiz erdialdeko 3,8 kilometro lurperatzea proposatzen da, azalean doan tren kopurua zama zein bidaiariena biderkatuz, horrek suposatuko duen zarata eta bibrazioen handitzearekin.

    • Aipatutako proiektuak ez du udalerriaren joan-etorrietan gizarte onurarik ekartzen eta gehienbat Salburua eta Zabalgana bezalako auzoetan bizilagunen fluxu mugimenduetan ez du ekarpen positiborik egiten.

    • Kaltetutako herriak isolatzen ditu, haien komunikazioa kaltetzen du, lur emankor ugari deuseztatzen du eta herrien lur komunalak zein bizimodua gutxiesten ditu.

    • Herrietako zein hiriko milaka bizilagun bigarren mailako herritar izatera kondenatuak izango dira, bi hiri eredu diseinatuz, lurperatzen ez den tokietan bizi kalitate eta bertebrazioan kalteak sortuz.

    • 872 milioi euroko kostua dauka, sustapen ministerioak bere gain %50a hartuz, %25 Eusko Jaurlaritzak (218M), Udaletxeak %15a (130,8M) eta Aldundiak %10a (87,2M). Administrazio bakoitzak bere gain hartzeko baldintza eta gizarte kostuen inguruko baldintzak ez ditugularik ezagutzen.