Albistea

  • Amiamoko bat hilda agertu da Anoetan, goi-tentsio kableen kontra talka egitearen ondorioz.

    2019-09-26

    Amiamoko edo zikoina bat (Ciconia ciconia) hilda agertu zen larunbatean Anoetako (Gipuzkoa) Ergoien auzoan, zantzu guztien arabera goi-tentsio kablediaren kontra talka egin ostean. Ale hau, bezperan (ostiralean) igaro zen 50 bat zikoinek osatzen zuten taldeko partaidea litzateke.

    Anoetakoa, amiamoko ale der bat, hegoen arteko neurioa bi metrotik gorakoa zuena.

    Anoetakoa, amiamokoa ale eder bat, hegoen arteko neurioa bi metrotik gorakoa zuena.

    Amiamokoa anilatua zegoenez, anilatze bulegotik jakin ahal izan dugu Frantzia iparraldean, Somme departamentuko kostaldean zuela jatorria eta 2005ean anilatutako arra.

    Istripu berri honek, agerian uzteen du, beste behin ere, goi-tentsioko kableek hegaztiengan eragiten duten triskantza. Izan ere, estatuan urtean 33.000 eta 337.000 hegazti artean hiltzen dira goi-tentsio kableen eraginez ( talkak eta deskarga elektrikoak batuta), iturri ezberdinen arabera. Kopuruan desoreka, kontrol ezaren ondorio da, edonola ere Ingurumen Ministerioak onartzen du 33.000 ko kopurua motz geratzen dela.

    Hegaztia Frantzi iparraldean anilatua zegoen.

    Hegaztia Frantzi iparraldean, Somme departamentuko  kostaldeko herri txiki batean anilatua zegoen.

    Horregatik, informazio hau fiskaltzaren eskuan jarri dugu eta hala irizten badugu salaketa ere jarriko dugu.

    Hitzarmena berandu eta eskasa.

    Egoera hau, goi tentsio sareen jabe diren  enpresa elektrikoek orain arte gai honetan ia ezer egin ez dutelako sortu da. Gure kasuan, egun Iberdrolak hitzarmen bat sinatua du Eusko Jaurlaritzarerkin, kable sareak egokitzen joateko baina hitzarmen horren abiadan, ez dugu lortuko EAEn egokitu behar den sarea 28 urte baina lehen osatzea, horregatik diogu berandu datorrela eta eskasa dela. Balorazioa zehatzagoa hemen http://eguzki.org/2019/01/09/goi-tentsioko-lineetan-hildako-hegazti-kopurua-gutxitzeko-iberdrolak-eta-jaurlaritzak-izenpetu-duten-hitzarmena-oso-atzeratuta-dator-eta-eskasegia-da/

    Baina ez da ekologiston kezka bakarrik. Estatuko Ingurumen eta Hirigintzak  Salako Fiskalak estatuko autonomi erkidegoei belarritik tira berri die gai honetan agertzen duten geldotasunagatik, gaia ikertu ondoren “kasu zehatz batzuk salbu, dagokion administrazioak ez ditu diziplina-prozedurak martxan jartzen, hegaztia naiz animaliak goi-tentsio lineatan talka edo deskarga elektrikoen ondorioz hiltzen direnean legearekiko ardurarik ba ote dagoen jakiteko”.

    Bien bitartean, EAEko administrazio ezberdinei  (Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak) gai honetan interes gehiago eta beharrezko bitartekoak jartzea eskatzen diegu eta Iberdrolari aldiz,  diru gehiago jartzea gai hau onbideratzeko. Herritarrei berriz,  ezagutzen dituzten kasuen  berri ematea eskatzen diegu bai 112ra deituz edo/eta nahiago badute Eguzkiri deituz (688662532). Guk ezagutzen ditugun kasuak fiskaltzari ezagutzera ematen eta publikoki salatzen jarraituko dugu.

    Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2019ko irailaren 26an.