Albistea

  • Eguzkik Black Friday boikotatzera deitzen du

    2019-11-27

    boycottEguzkitik Black Friday bokotatzera deitzen diegu ingurumenaren alde lan egiten duten eta gure planetaren etorkizunarekin kezkatuta dauden pertsona guztiei.

    Zehatz-mehatz, kanpaina kontsumista erasokor honekin lotutako inolako erosketarik ez egitera deitzen diegu, baita boikotaren mezua senide, lagun eta lankideen artean zabaltzera ere.

    Planetak bizi duen ingurumen-larrialdia agerian uzten duten albisteak etengabe iristen zaizkigu, hala nola, berotze globala, basoen soiltze atzeraezina, plastikoz betetako itsasoak, CO2ren isuri neurrigabeak… Baina, aldi berean, kanpaina masiboen bitartez, herritarroi konpultsiboki kontsumitzera deitzen digute.

    Eguberriak dagoeneko 40 egun irauten du. Hor daude, gainera, Amaren, Aitaren, Maiteminduen edo (azkenaurreko asmakizuna) Ezkongabeen Eguna, baita Cyber Monday ere. Hori gutxi balitz, Black Friday, ostiral bat izatetik 15 egun irautera pasatu dena.

    Kanpaina kapitalista (hitzaren zentzurik txarrenean) hauek guztiek helburu bakarra dute: GEHIAGO SALTZEA, ingurumenean duten eraginik kontuan izan gabe. Izan ere, kanpaina hauen ondorioz, behar ez diren gauza eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dira, ibilgailuen zirkulazioa eta pakete-banaketa areagotzen dira, hondakin gehiago sortzen dira, gaizki ordaindutako lanpostuak eta autonomo faltsuak ugaltzen dira, akulturazio globalizatzailea indartzen da eta bertako dendak desagertzen dira.

    Ezin dugu horrela jarraitu. Geldialdi bat egin behar dugu, nora eraman nahi gaituzten pentsatzeko, besterik ez bada ere. Ez kontsumitu ezer Black Friday delako kanpaina kontsumistarekin zerikusia duena eta zabaldu mezua gertu dituzunen artean.

    Boikotatu Black Friday!

    EGUZKI, 2019ko azaroan

    th1HCJ78KY

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

November 2019
M T W T F S S
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

LIBURUAK

liburuak