kontsumoa
-
Aixerrotako paella eguneko festa: bideratzen ez den astakeria
2023-07-29Beste behin ere, Getxoko Aixerrotako paella eguna ospatu da. Zoritxarrez, festanondo betikoa izan da: tonaka hondakin festagunean barreiatuta; lurra ondatzen duten porlan, erreten eta zuloak; Getxoko naturgune bakanetakoa serioski kaltetu, bertan bizi diren bizidunen habitata ere, horietako batzuk babestutakoak badira ere.
Arazoari serio heldu beharra dago, partaide zuzenak diren eta ineteresa duen oro batuz eta betegarriak diren helburuen urtez-urte plangintza eginez, bereziki Getxoko Udalaren paper eskasa salatu behar dugularik, orain aret behintzat, -
Manifestuari atxikimendua. Hurrats bat gehiago Nafarroa Elikadura burujabetzarantz eraikitzen.
2023-01-24Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko Manifestuari atxikita gaudenez, oraingoan Manifestua zabaltzeko eta atxikimenduak lortzeko ekimenaren berrie mateko jo dugu zuregana. Zenbat eta gehiago, hobe! Horregatik eskatzen dizugu saresozialetan, Sareko kolektiboetan, zure kontaktuen artean, ekimen hau zabaltzea. Elikadura Burujabetza, Nafarroako bazter guztietara iritsi dadin!
-
2º Eskuko eta trueke azoka San Bizenteko jaietan
2023-01-19Datorren larunbatean, hilak 21, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik.
El próximo sábado día 21 de enero, como parte de las fiestas de San Vicente, Eguzki-Barakaldo ha organizado una feria de segunda mano y trueque para impulsar la reutilización de materiales. -
Gabonetako argiak hainbat egunez murriztea beharrezkoa da, baina oraindik ez da nahikoa
2022-09-29Eguzkikook adierazi nahi dugu ondo iruditzen zaigula Donostiako Udalak gabonetako argiztapena astebetez murrizteko hartu duen erabakia, baina ez da nahikoa. Izan ere, gure taldeak 2015etik salatu du gabonetako argiztapenaren alferrikako gastuak etengabe gora egin duela Donostian.
-
Zergatik ez da birziklatzen Barakaldoko eraikin publikoetan?
2022-05-19Atzo, maiatzak 17, Birziklatzearen Munduko Eguna ospatu zen. Barakaldon, Udal Gobernuak ez dio erantzun apirilaren 29an ontziak biltzeko egindako proposamenari.
-
Antondegi Gaineko olatu artifizialen proiektua gaitzetsi du Eguzkik
2021-01-12Martutene aldean, Antondegin, olatu artifizialen gainean surf egiteko proiektu bat “erreskatatu” du orain dela gutxi Eneko Goia Donostiako alkateak. Olatuok aisialdiari zuzendutako gune zabalago baten bihotza izango lirateke. Eguzkik proiektu zentzugabe hori gaitzesten du honako arrazoi hauengatik.
-
Nazioarteko ikerketa baten arabera, Ecoembes bildots larrua duen Estatuko otsoa da.
2020-10-0115 herrialde baino gehiagoko erakundeek egindako ikerketa batek, enpresa kutsatzaile handien lobby eta garbiketa berde (greenwashing) praktikak erakusten ditu, eta Espainian Ecoembes eta haren akziodunak seinalatzen ditu, ontziak birziklatzeko eta berreskuratzeko ingurumen-legediak deuseztatzeko eta atzeratzeko presioa egiteagatik.
-
MERKATU ETA AZOKAK IREKITA NAHI DITUGU
2020-04-10Berriki, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak EAEko aldizkari ofizialean, 2020ko apirilaren 8an argitaratutako aginduaren bidez Osasun sailak merkatu eta plazetako salmenta bertan behera uzteko agindua eman du. Arrazoiak: pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihestea.
-
PANDEMIA, ARRANTZAREN NORABIDEA ALDATZEKO AUKERA
2020-03-26Garai bereziak eta arraroak bizi ditugu, hainbatek argi azaldu duen bezala, gure bizimoduaz hausnartzeko eta gure ekonomiaren oinarriak ulertzeko abagune ezin hobea daukagu. Errepikatzen ari zaizkigun bezala, ezer ez da berdina izango hemendik aurrera. Berdina ez, baina hobeto edo okerrago biziko gara?
-
Eguzkik Black Friday boikotatzera deitzen du
2019-11-27Eguzkitik Black Friday bokotatzera deitzen diegu ingurumenaren alde lan egiten duten eta gure planetaren etorkizunarekin kezkatuta dauden pertsona guztiei. Zehatz-mehatz, kanpaina kontsumista erasokor honekin lotutako inolako erosketarik ez egitera deitzen diegu, baita boikotaren mezua senide, lagun eta lankideen artean zabaltzera ere.
-
EZ A.H.T. RIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!
2018-12-18Aste hontan, Mugitu! Mugimenduak eguberrietako kontsumismoa sinbolizatzen duen Nafarroako Diputazio aurreko pinura igo eta AHTaren aurkako bandera ezarri du. Hona hemen, ekintza hau azaltzen duen idazkia:
EZ AHTRIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!
Berriz ere iritsi dira pentsatu gabe kontsumitzera bultzatzeko erabiltzen dituzten Gabonak, beren apaingarri eta guzti, pinua, argiak…
Urterik urte garai honek azaleratzen dituen gezurrei – kontsumitzeak zoriontsu egiten gaituela, jendarte elkarkoi batean bizi garela…-, aurten pinu mota batzuen artean zabaldu den gaitza batu zaie. Gabonetako pinu argitsu koloretsuak ikusten jarraituko dugu pinu landaketa intentsiboari lotutako mendiak ihartzen ari diren bitartean eta baso landaketa eredua kolokan ipini ordez, mozkinak azkar eta asko lortzeko irrika gailentzen segituko da. Bota pinue ta erein bague! -
Sestaok McDonald’s-i 15 egun ematen dio bere aktibitateak sortzen duen osasungarritasun publikorik eza konpontzeko
2017-10-27Erabaki honekin, udalak erantzuna ematen dio Eguzkik abuztuan aurkeztu duen salaketari. Idazki horretan azpimarratzen genuen McDonald’s/McAuto-ren aparkalekuko lurrera botatako hondakinik gehiena Galindo ibaian agertzen dela.
-
Gehiegizko turismoa eta Jon Maiaren bertsoak
2017-07-26Turismoa Euskal Herriko hainbat lekutan gehiegizkoa ote den eztabaida pil-pilean ari den honetan, interesgarriak iruditu zaizkigu Jon Maiak botatako honako bertso hauek.
-
Martxoak 30/ Bilbon energiaren oraingo egoerari buruzko hitzaldia
2017-03-25Hurrengo ostegunean, martxoaren 30ean arratsaldeko 19:30etan, Eguzkik antolatutako energia buruzko hitzaldi bat egongo da Errondako Herriko Tabernan (Bilbon) Eguzkizale konpartsaren, Ernai-ren eta Ikasle Abertzaleen laguntzarekin.
Koldo Navascuesek, Euskal Kontsumitzaileen Alkartearen lehendakaria, faktura elektrikoa ulertzeko gakoak emango ditugu eta argituko digu zergatik ia ezinezkoa den gure faktura gutxitzea, etxean beti argiak amatatzen egon arren -
Energia merkeagoa eta ekologikoagoa nahi duzu?
2016-06-13Ekainaren 15ean, asteazkena, 19:00 Basteron egingo dugun aurkezpen ekitaldia interesgarria izango da irakurlearentzat.
Energia merkeagoa eta ekologikoagoa kontsumitu nahi duzu? Askotan kexatu ohi gara herritarrok betiko energia enpresak (Iberdrola, Endesa, Gas Natural-EDP…), nahi dutena egiten dutela kontsumitzailearekin, engainatuak eta lapurtuak sentitzen garela… Eta zer esanik ez ingurumenak eta osasunak kezkatzen bagaitu: energia nuklearra ekoiztu edo/hornitzen dut edo CO2 kopurua handiak isurtzen dituzten ikatzezko zentral termikoak martxan mantenduz, pare bat aipatzearren.