Albistea

  • Energia merkeagoa eta ekologikoagoa nahi duzu?

    2016-06-13
    Partekatu - Compartelo

    goiener– Energia berriztagarria (benetakoa) kontsumitu nahi baduzu.

    – Energia kontsumitzean kutsatzen duzunak kezkatzen bazaitu.

    – Betiko elektriken ( Iberdrola, Endesa…) tirania edo nagusikeria alde batera utzi nahi baduzu.

    – Energia berriztagarria banatzen eta ekoizten duen kooperatiba bateko bazkide izan nahi baduzu…

     

    Ekainaren 15ean, asteazkena, 19:00 Basteron egingo dugun aurkezpen ekitaldia interesgarria izango da irakurlearentzat.

    Energia merkeagoa eta ekologikoagoa kontsumitu nahi duzu?  Askotan kexatu ohi gara herritarrok betiko energia enpresak (Iberdrola, Endesa, Gas Natural-EDP…), nahi dutena egiten dutela kontsumitzailearekin,  engainatuak eta lapurtuak sentitzen garela… Eta zer esanik ez ingurumenak eta osasunak kezkatzen bagaitu: energia nuklearra ekoiztu edo/hornitzen dut edo CO2 kopurua handiak isurtzen dituzten ikatzezko zentral termikoak martxan mantenduz, pare bat aipatzearren.

    Gainera, batzuen erabilera txarrak urruti iristen dira, izan ere energia berriztagarria eskaintzeko aitzakiarekin, tarifa altuagoa kobratzen dute, benetan ziurtatu ezin delarik, energia hori berriztagarria dela.

    Eguzkikook, askotan egin izan ditugu energia mota baten aurkako kanpainak dituen arriskuengatik, nuklearra adibidez ( Garoñaren inguruan bereziki) edo ikatzezko zentral termikoak ( CO2 kopuru handiak isurtzen zituen Pasaiako termika esaterako). Bada oraingoan,  proposamen baikor batekin gatoz: Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta ekoizleen kooperatiba.

    Goienerren egitasmoa, energia berriztagarria lantzea da bai ekoizpenaren aldetik eta baita kontsumitzaileari eskaintzea ere. Beste enpresekin aldea, hauek soilik energia berriztagarria erabiltzen dutela da  eta ez dutela etekinik lortzeko asmorik. Etekinak lortzen badira, energia berriztagarria sortzeko egitasmo berria batean inbertitzen da, honek kooperatibako bazkideak hornitzeko.


    Partekatu - Compartelo