Donostia, energia-iraunkortasunetik argi-urteetara

ARGAZKIA: NOTICIAS DE GIPUZKOA

ARGAZKIA: NOTICIAS DE GIPUZKOA

Gaur Gabonetako argiak piztuko dituzte Donostian, arrabots handiarekin piztu ere.

Ingurumen-krisi bete-betean sartuta eta klima aldaketaren argi gorria piztuta, Donostiako Udalak aurten ere aurrekoan baino bonbilla gehiago piztuko dituela esan du.

Eta bonbilla gehiago pizteaz gain, egun gehiagoz piztuko ditu. Horrela jarraituz gero, “Gabonetako” argiak udazkenaren hasieran piztuko dira.

Jokabide horren bidez, Donostiako Udalak alkate lotsagabeak dituzten Vigo eta Madril imitatu nahi ditu. Izan ere, alkate horiek energia xahutzeaz harro agertzen dira, berez.

500.000+pa+luces

Zertan da planetaren iraunkortasunarekiko kezka baldin eta energía-kontsumoa murriztu beharrean handitzen badugu, eta, gainera, horretaz harro agertzen bagara?

Klima-larrialdia konpontzeko aldarrikatzen den ekonomia zirkularra, agian, bi noria instalatzean datza?

Zertarako atzeratzen dugu ordua urrian?, abenduan energía gehiago kontsumitzeko?

Planetaren Egunean (apirilak 22), Donostiako Udalak ordubetez itzaltzen ditu argiak, bere “konpromisoa” erakutsi nahian. Ez al litzateke eraginkorragoa izango Eguberrietan argiak  edo, behintzat, argiak pizteko egunak murriztea?

Non dago Udal Ingurumen Saila Merkataritza Sailari azaltzeko argindar-xahutze hori Klima DSS 2050 Ekintza Planaren aurka doala?

Kontratatuko duten argindarra jatorri berriztagarrikoa izango dela ziurtatzeko fundamenturik ere ez dute.

Alegia, Donostiako Udala energía-iraunkortasunetik “argi-urteetara” dago.

Donostiako EGUZKI, 2019ko azaroan