Albistea

  • Gabonetako argiztapenak agerian utzi du Gasteizen ere krisi klimatikoaren eta jasangarritasun energetikoaren inguruan postureo handia dagoela

    2019-12-06
    Partekatu - Compartelo

    ARGAZKIA: NOTICIAS DE ÁLAVA.

    ARGAZKIA: NOTICIAS DE ÁLAVA.

    Atzo piztu zen ofizialki Gabonetako argiztapena Gasteizen, eta Udalak iaz baino ia %50 aurrekontu handiagoa bideratuko du horretara. Eta gainera harrotu egiten da horretaz.

    Aurten, berrikuntza gisa, Udalak Dato kalean (Arka plazan) jarri du milaka bonbillaz apaindutako izei artifizial erraldoi bat, betiere kontsumoa sustatzeko asmotan.

    Baina ez al genuen geratu kutsatzen ez duen energia bakarra kontsumitzen ez dena dela? Krisi klimatikoa?, zer krisi? Zertarako atzeratu ordua urrian?, abenduan energía gehiago kontsumitzeko? Zer zerikusi du horrek iraunkortasunarekin edo ekonomia zirkularrarekin?

    Gabonetako argiztapena energia-kontsumo globalaren zati nimiño bat baino ez da, bai,  baina batzuetan horrelako gauza nimiñoak nahikoa eta sobera izaten dira agerian uzteko zenbat postureo dagoen gai hauen inguruan, Izan ere, Gabonetako argiztapena piztu da alkatea Madrilgo Goi Gailurrean Green Capitalen kontura presumitzen egon den aste berean, eta Armentia 2ko putzuan gasa ateratzeko “ikerketa-zundaketak” baimendu eta egun batzuk geroago..

    Krisi klimatikoa? Bai, bai, ikusten da “superkontzientziatuta” gaudela, noski.

    Eguzki, 2019ko abenduaren 6a


    Partekatu - Compartelo