Albistea

  • Lasarte-Orian benetako arazoa da birziklatze-tasak eskasa izaten jarraitzen duela, ez zaborrontziak lurrazpikoak edo lurgainekoak diren

    2020-02-06
    Partekatu - Compartelo

    Eztabaida guztiz faltsua da. Lurrazpiko zaborrontziak jota daude. Esaterako, argazkiko hauek guztiak zerbitzutik kanpo daude, eta lurgainekoekin ordezkatu behar izan dituzte. Baina hori ere ez da arazo nagusia.

    Eztabaida guztiz faltsua da. Lurrazpiko zaborrontziak jota daude. Esaterako, argazkiko hauek guztiak zerbitzutik kanpo daude, eta lurgainekoekin ordezkatu behar izan dituzte. Baina hori ere ez da arazo nagusia.

    Hiri-hondakinak biltzeko edukiontziek aurrerantzean lurrazpikoak edo lurgainekoak izan behar duten jakiteko herri-galdeketa egin nahi du Lasarte-Oriako Udalak, eta otsailean galdeketa hori arautuko duten baldintzak onartzeko asmoa du, baita galdera bera ere.

    Baldintza horiek eta galdera zehazu baino lehen, herritarron iradokizunak jasotzeko epe bat ireki zuen eta epe hori joan den astean itxi zen, zehatz-mehatz, urtarrilaren 30ean.

    Bada, epe barruan, Aire Garbia plataformak bere ikusputua eta iradokizunak egin ditu. Hona hemen laburpen bat (dokumentu osoa nahi izanez gero, berriz, sakatu hemen)…

    1. Lurrazpiko eta lurgaineko zaborrontzien arteko eztabaida guztiz faltsua da. Izan ere, urteek eta udal teknikariek berek agerian utzi dutenez, lurrazpiko zaborrontziek inoiz abantaila “estetikorik” izan bazuten, laster galdu zuten eta aspaldi-aspalditik dira arazo-iturri agorrezina. Ikus, bestela, Lasarte-Oriako lurrazpiko zaborrontziei buruzko txostena. Guztiz izorratuta daude (gure kalkuluen arabera, gutxi gorabehera erdiak daude zerbitzutik kanpo), baina sakoneko beste arazo bat ere badute: diseinatuta daude gaur egungo beharrak kontuan izan gabe. Izan ere, gehienak binaka jarrita daude, eta errefusa (edo, hobeto esan, zaborra nahastuta) biltzeko diseinatu zituzten. Gaikako bilketak aurrera egin duenez, binaka jarritako lurrazpiko edukiontzi horiek nahitaez osatu egin behar dira botilak, plastikoak, paperak, organikoa, olioa eta arropak biltzeko lurgaineko edukiontziekin. Hau da, lurrazpiko edukiontzi guztiak puntu-puntuan jarrita eta hemendik aurrera egin ez zaien mantenimendu egokia eginda ere (zaila da sinesten, baina tira), kontua ez litzateke lurrazpikoak edo lurgainekoak, baizik eta guztiak lurgainekoak, batetik, edo, bestetik, lurrazpikoak eta lurgainekoak nahastuta. Alegia, lurgainekoak ez ditugu inolaz ere begi-bistatik galduko, eta, ondorioz, lurrazpikoen ustezko abantaila bakarra, estetikoa, ezerezean edo ia ezerezean geratuko litzateke.

    2. Lasarte-Oriak arazo bat du lurrazpiko zaborrontziekin, arazo latza, gainera, baina hori ez da Lasarte-Oriak hondakinekin duen arazo nagusia edo ARAZOA. ARAZOA da Lasarte-Oriak jarraitzen duela Gipuzkoan azken putz izaten birziklatze-kontuetan. Izan ere, San Marko Mankomunitatean, Donostiako emaitzak bakarrik dira Lasarte-Oriakoak baino kaskarragoak. Donostia birziklatze-kontuetan desastre hutsa dela ezagututa, atera kontuak. Eta Lasarte-Oriak zergatik birziklatzen du hain gutxi? Bada, Udalak sistemarik kaskarrena ezartzea erabaki zuelako. Argi eta garbi. Gauzak horrela, Udalak edukiontziei buruzko eztabaida faltsuaren inguruan egin nahi duen parte hartze-prozesua itxurakeria iruditzen zaigu. Iruditzen zaigu egingo balu bezala egin nahi duela, baina benetan egin gabe. Gu sinistuta gaude Lasarte-Orian ere gaikako bilketa % 60ra iristeko sistema ezartzea denbora-kontua baino ez dela, eta ematen du Udalak, galdeketaren bidez, egun hori ahal den gehien atzeratzen saiatzen ari dela.

    Lasarteazkenbagoian[1]Bukatzeko, Udalak iradokizunak egiteko ireki duen epe honetan, herri-galdeketa arautuko duten baldintzak ez ezik galdera-proposamenak ere onartzen zituen. Guk baten bat proposatu dugu, baina, egia esan, gure galdera nagusia ez dago herritarrei zuzendua, Udalari berari baizik:

    Noizko gaikako bilketa gutxienez % 60ra iristea ahalbidetuko duen sistema?

    Captura-de-pantalla-2016-11-14-a-las-13.39.061[1]


    Partekatu - Compartelo