Apirila 15 ean, AHT ko obrak berrartu ziren Atxondon, eta herri erdi-erditik kamioien joan etorria etengabea izan da. Eusko Jaurlaritzak lehentasuna eman die obra hauei, krisialdi global honen baitan, eta oraindik ere itxialdian egonik.
Herritarroi ez zaigu inolako informaziorik eman. Ez dugu jakin izan aste honetan bertan lanak hasiko zirenik, are gutxiago herri erditik pasako zirenik. Obrek hartu dute Atxondo orain!
Udaletxera deika pasa gendun goiza eta hasieran ezer ez zekitela esan ziguten, gero Alkatearekin hitz egitea lortu genuen eta honek herri erditik pasatzeko baimenik ez dutela eman behar izan adierazi zigun.
Ezinegona azaltzera, hainbat herritar gerturatu gara Udaletxeko plazara gertatzen diren gauzen informazio zehatza eskatzera. Bestalde, 12:30etan kazerolada egiteko deialdia egin da eta erantzuna arrakastatsua izan da.
Onartezina da denon diruarekin gure bizitzak eta herria txikitzen dituzten lanek lehentasuna izatea. Gu etxean egon behar garen bitartean, eta kasu batzuetan egoera gordinak bizitzen ari garen honetan, errespetu falta itzela da Jaurlaritzaren langileak inolako segurtasun neurririk hartu gabe eta askatasun osoz lanean aritzea.