Albistea

  • Argi eta itzalen manifestazioa eta sirena-hotsa balkoietatik klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurka

    2020-04-24
    Partekatu - Compartelo

    itzalak_eusAste honetan, hilaren 22an, Lurraren Eguna “ospatu” dugu eta 26an, berriz, Gernikako bonbardaketaren eta Txernobylgo hondamendiaren urteurrenak izango dira. Testuinguru honetan, gaur bertan, hilak 24, eta igandean klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurka egingo diren ekimenen berri eman nahi dizuegu. Biek ala biek herritarren parte-hartzea eskatzen dute, balkoietatik, noski, eta bizi dugun osasun-krisiarekin ondo lotutako diskurtsoa dute.

    GAUR GAUEAN, ARGI ETA ITZALEN MANIFESTAZIOA

    Ekimen horietako lehena, argi eta itzalen manifestazio berritzaile bat, gaur ostiralean bertan izango da. Klimaren aldeko Aliantzak (Eguzkik bertan parte hartzen du) eta beste hainbat taldek “Klimaren aldeko ekintza globala” izenburuko kanpaina bat sustatu dute eta kanpaina hori burutuko du argi eta itzalen manifestazioak. Izenak adierazten duen bezala, argiak eta itzalak proiektatu beharko dira balkoietatik 22:00etatik aurrera. Nola, ordea? Esteka honetan aurkituko dituzu txantilioiak, tutorialak, hotsak eta beste:

    https://2020rebelionporelclima.net/en/24a-manifestacion-de-sombras/

    https://alianza-clima.blogspot.com/2020/04/materiales-para-la-manifestacion-de.html

    Kanpainaren manifestua, berriz, honako honetan:

    https://drive.google.com/file/d/1Dx605r1rhck8ADGDE6GQf-UsYywyXrWi/view

    IGANDEAN, SIRENA-HOTSA “KUTSADURAREN PANDEMIAREN AURKA

    Igandean, berriz, bada beste deialdi bat 12:00etan balkoietatik sirena-hotsa entzunarazteko. Helburua kutsadura “pandemia” salatzea da. Izan ere, Euskal Herrian urtero 2.500 pertsona hiltzen dira kutsaduraren ondorioz. Kanpaina honen deialdian espresuki aipatzen dira Gueñesko Glefaran, Muskizko Petronor, Zaldibarko zabortegia eta Zubietako erraustegia. Eta gogorazten da zientzialariek ohartarazi dutela kutsadurak nabarmen handitzen dituela COVID 19ren hilkortasuna eta hedapena. Ekimen honen diskurtsoa ederki asko azaltzen du Gorka Otxoa aktoreak bideo honetan:

    https://www.youtube.com/watch?v=xO1A0eU98XE&t=

    kutsaduraHona hemen plana:

    – Igandean, 12: 00etan, “zerbait beltza” jarri balkoian, kutsaduraren eta Covid 19 delakoaren biktimen alde.

    – Sirena-hotsa zabaldu. Ez baduzu, esteka honetan aurkituko duzu: http://www.gurasos.org/statico/sirena_antiaerea.mp3 Baina moldatzen ez bazara, ez kezkatu eta jo lapikoa, besterik gabe.

    Eta aurreko biekin aski izan ez baduzu, hona hemen igandean bertan, arratsaldean, balkoietatik protesta egiteko beste aukera bat:

    gernika_eus


    Partekatu - Compartelo