Albistea

  • Orain Arduraren mobilizazioak AHTren kontra, larunbatean, Iruñean eta Bilbon

    2020-12-07

    Kartela manifa Bilbo-IruñeaElefante txuria, azpiegitura alferrikako, suntsitzaile eta inposatuak irudikatzen dituen nazioarteko ikurra da. AHTa Euskal Herriko elefante txuririk handiena da.

    AHTarekin jarraitzeak ez badu inolako justifikaziorik edozein garaitan, are gutxiago bizi dugun krisiaren erdian.

    Orain Arduratik arduragabekeria handi honen erdian gutxieneko zuhurtzia baino ez dute eskatzen. Obra hori berehala geldiaraztea eskatzen dute, eta funtsak sistema publikoa indartzera bideratzea, bizi-baldintza duinei eusteko, herritar guztientzako enplegua, osasuna, irakaskuntza, pentsioak, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak eta kalitatezko zaintzak ziurtatuz. Azken batean, bizitza politikaren erdigunean jar dadila. Labur esanda: AHTren dirua gastu sozialentzat.

    Horregatik guztiagatik, Orain Ardurak, Elefante Zurien aurkako Nazioarteko Egunaren astean, dei egiten du abenduak 12, larunbata, eguerdiko 12:00etan egingo diren honako mobilizazioetara joatera:

    –         Iruñea: manifestazioa Diputazio Jauregitik (Carlos III) Gobernuaren Ordezkaritzaraino.
    – Bilbo: Elkarretaratzea. Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

    Dena dela, Orain Arduraren blogean informazio gehiago eta bideo oso-oso didaktikoak aurkituko dituzu:

    https://orainardura.wordpress.com/

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

December 2020
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

LIBURUAK

liburuak