Albistea

  • Milaka lagun Baztanen Aroztegia egitasmoa baztertzeko eskatuz.

    2021-05-16

    Aroztegia baztan manifa 10 20210515

    Milaka lagun elkartu gara gaurkoan,  2500 inguru iturri ezberdinen arabera, Baztanen ospatu den manifestazioa “Aroztegia Gelditu. UGEPik ez, inposiziorik ez” lelopean. Asmoa zehatza, Aroztegia izenaz ezagutzen den egitasmoa, behin betiko baztertzeko eskatzea.

    Manifestazioa 17:30 punttuan hasi da gainezka zegoen Elizondoko plazatik, zanpantzarrak buru direla, oraindik Aroztegia egitasmoa kaltegarria dela konturatu ez direnen begiak eta kontzientzia/koszientzia esnatu nahian edo.

    Bideoa ikuseko klikatu irudiaren gainean:

    Aroztegia karatula ahotsak

    Aroztak ekimenekoek ibilibide polita jarri digute Elizondotik Lekarozera bitartekoa, kiribildu extra batzuekin inguruko zenbait auzune eta bertako paisaia ederrez gozatzeko aukera luzatuz.

    Eguzkitikparte hartzera deitu genuen eta kide batzuk bertan izan gara. Desde Eguzki hicimos un llamamientoa aprticipar en la m,anifestación y algunos miembros hemos estado presentes

    Eguzkitik manifestazioan parte hartzera deitu genuen eta kide batzuk bertan izan gara.

    Manifestazioari bukaera emateko prestatu duten belardi zabalean partaide guztiok sartzeko aukera izan dugu, non parte hartu dugunok goxatzeko bertakoen musika apur bat entzun dugu, baita musikatutako poesia saiotxo bat ere.

    Aroztak-en izenean hitz egin duen Aintzane Aristegik oso hitz ederra erabili ditu. Hona hemen esanguratsuenak:

    Parte hartzeagatik eskerrak eman ostean,  zera esan du: “Sinestarazi nahi digute etxeen beharra dugula, non eta Baztanen, 860 etxebizitza huts eta 520 bigarren etxebizitza daudelarik. Sinestarazi nahi digute lana ekarriko dutela, lanpostuak sortuko dituztela, mendez mende jasangarria izan den eta jatera eman digun lurra zementuz bete nahi duten bitartean. Sinestarazi nahi digute turismorako beharrezkoa dela, gaur egun turismoaren saturazioa kudeatzeko arazoak ditugularik. Ikusi bertzerik ez dago Xorroxinekin gertatu dena”

    Aroztegia baztan manifa 6 20210515

    “Sinestarazi nahi digute horrelako proiektuen kontra ez dagoela deus egiterik, borrokak ez duela merezi. Ongi dakigu hori gezurra dela. Baztandik hasita, irabazitako borroka andana baditugu hondar aldi honetan: Munoako harrobia, Pikotako harrobia, Erdizeko meategia, Kisuako urbanizazioa. Atzendu gabe Euskal Herria dela Europa mailan eremu ez nuklear bakarrenetakoa, Lemoizko borrokari esker. Eta hemen gaude berriz ere, gure lurra, gure hizkuntza, gure kultura eta gure bizimodua defenditzeko prest. Ez atzendu aberatsak lau direla eta gu herri oso bat, bere etorkizuna zaintzaz eta errespetuz josi nahi duen herria”.

    Era berean gogor ekin dio Nafarroako Gobernuari: “herritarren interesak defenditzen ez dituen bitartean Nafarroako Gobernuak herria izanen du aurrez aurre. UGEPa gelditzea erabaki politiko bat da. Baztanen, Nafarroan, Euskal Herrian eta munduan agortua den eredu baten babesle bilakatzen dira isiltzen direnak! Erabaki politiko makurren zuzentzeko ahalke eta beldurrei izkin egin, eta ausardiaz jokatzeko exijitzen diogu Gobernuari”.

    Aroztegia baztan manifa 12 20210515