Albistea

  • Bardeako poligonoaren aurkako mobilizazio berriak, lehenengoa bihar bertan, Iruñean

    2021-05-27

    bardeakBardeaLibre kolektiboak elkarretaratzea deitu du biharko, maiatzak 28, 19:00etan, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzaren aurrean, aste honetan Bardeako ingurune naturalean berriro egiten ari diren maniobra militarrak salatzeko.

    Datorren ostegunean, ekainak 3, 20:00etan, ekitaldia antolatu dute Tuteran, Ebroko zubian, Gladys del Estalen omenez. Eta 26an, Bardeako poligono militarraren kontrako martxa egingo da.

    Hona hemen BardeaLibren manifestua: Si, las guerras empiezan en Bardenas (bardenaslibres.blogspot.com)

    Herriak erabaki dezala!

    Militarrak Bardeatik kanpora!!!