Eguzkik helegite bat aurkeztu du Oreretako plan akustikoen onarpenaren aurka
2021-06-03
Partekatu - Compartelo
Iturria/Fuente: El Correo
Eguzki talde ekologistak errekurtso bat aurkeztu du 2021eko apirilaren 20an onartutako Babes Akustiko Bereziko Plan Zonalen hasierako onarpenaren aurka. Penatzen gaitu aurkeztu ditugun proposamenekiko Udalak erakutsi duen harmen falta, aurkeztu diren gainerakoak bezala, osorik ezetsi baititu.
Gure proposamenak, bere garaian esan genuen bezala, planetan hautemandako gabezia nabarietan oinarritzen ziren, eta planen edukiak asmo handiagoko jarreratik berrikusteko beharra planteatzen zuten, osasun publikoaz ari garela kontuan hartuta. Eskaera zorroztasunetik egin da, eta jarraian aurkezten ditugun datuek babesten dute.
Udalaren 2021eko aurrekontua, guztira, 55.371.884 €-koa da, eta osasun publikoko arazo honi bideratzen dena 5.000 €-koa da, hau da, %0,009. Konparaziozko ildo horretan, aurrekontuak “Sta. Klara kaleko 5-15 atarien aurrealdeko horma-pintura” bezalako partidak aurreikusten ditu, 50.000 euroko zuzkidurarekin, hau da, zarataren aurkako borrokan baino 10 aldiz gehiago.
Kolektibo ekologistaren ustez, zarataren aurkako borrokak (osasun publikoko arazo bat) lehentasun handiagoa izan behar du, eta, ondorioz, zuzkidura ekonomiko handiagoa, hain garrantzitsuak ez diren udal-jarduerako beste alderdi batzuk baino. Errekurtsoa aurkeztuta dago, eta gure eskaera behar bezala justifikatuta, espero dezagun, osasun publikoa hobetze aldera, neurri handi batean onartua izatea.