PARDELAK BIRZIKLATZEAREN ALDEKO EKINTZA ORERETAN

IMG-20210625-WA0001

Pasa den ekainaren 25ean Eguzkik pardelen birziklapenari buruzko esku-orri informatiboak* banatu zituen oreretarren artean.

Pardelak eta higiene produktuak zabor bilakatzen ditugun emergentzia klimatikoko garai hauetan, pausu bat aurrera egiteko ordua heldu da. Gainera, prest gaude horretarako. Gipuzkoan bada Birzitek deituriko empresa bat Goierrin, pardelak eta higiene produktuak birizklatzeko gaitasuna duena. Teknologia eta ezagutza baditugu, baita lehengaia ere, zeren zain gaude?

Gipuzkoan 20.000 bat tona hondakin suposatzen dute pardelek eta higiene produktuek. Hondakinak ondo bereiztu eta gero geratzen den errefuxaren %70 direlarik produktu hauek. Pausu hau emateak mundu mailan erreferentzi bat piztea litzake ere. Geure burua erreferente bezela nabarmentzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere baitan birziklapenaren Kluster bat dauka. Bertan birziklapenarekin zerikusia duten enpresen multzo bat osaturik dago. Tartean Birzitek. Kluster hau 2016an sortu zuten eta beraien hitzetan I+G+B sustatu nahi dute eta hondakin politiketan eragin, berrerabilpen eta birziklapen ereduak sustatuz.

Honi gehitu behar zaio udalerri askotan produktu hauek bereizita jasotzen direla, mankomunitateka herri kopuru hauetan jasotzen dira: Sasietan (16 herri), Tolosaldea (4), Urola Erdia (1), San Marko (3) eta Debagoiena (2).

Beraz ideia badaukagu, teknologia eta gaitasuna baita ere, lehengairik ez da falta eta bilketa bereiztua ere egiten da. Orduan, zergatik ez da abian jartzen pardel eta produktu higienikoen birziklatzea?

* PIXOIHALAK BIRZIKLATZEKO ORDUA IRITSI DA

• Larrialdi klimatikoaren garaian, ezin dugu pixoihalak zabor bihurtzen jarraitu.
• Erabiltzen dugun lehengai asko agortzen ari da.
• Murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea ez da aukera bat, premia bat baizik.
• Gipuzkoan 20.000 tona inguru pixoihal eta higiene-produktu kontsumitzen dira urtean.
• Produktu horiek errefusaren % 70 izango lirateke, hondakinak behar bezala bereiziz gero.
• Gipuzkoan badugu produktu horiek birziklatzeko gaitasuna duen teknologia.
• Zerbitzu hau eskaintzen duen enpresa Goierrin dago eta Birzitek du izena.
• Probintziako zenbait udalerrik gaika jasotzen dituzte produktu horiek.

Dei egiten diegu udalei, mankomunitateei eta GHKri, bakoitzak bere eskumenetatik produktu
higienikoak birziklatzeko zerbitzua premiaz bultza eta abian jar dezan.