Albistea

  • Zundaketa-laginak hiru hilabetez abandonatuta Ibaetan

    2021-07-06
    Partekatu - Compartelo

    thumbnail_IMG_20210702_112104Apirilaren hasieran, irudian ikus daitezkeen kaxetan erreparatu genuen. Ibaetan zeuden, eta daude, zehatz-mehatz, Joxe Mari Korta zentroaren ezkerreko berdegunean. Zundaketa-laginak dira, baten batek bertan legez kanpo “ahaztuta”. Guk ezin dugu segurtatu legez kanpo “ahaztu” dituztela legez kanpoko zundaketen ondorio direlako, baina susmoa hor dago.

    Pare bat aste pasatuta inork jasotzen ez zituela ikusita, apirilaren 18an kaxen berri eman genion Udalari, udal zerbitzuek erretiratzeko. Baina hiru hilabete geroago, kaxek leku berean jarraitzen dute. “Garbitasuna” dela eta, Udala askoz azkarrago mugitu ohi da, nahi duenean eta nahi duenerako, noski. Erretiratzeaz aparte, ondo egongo litzateke jakitea non egin diren zundaketa horiek eta legezkoak ote diren.

    Eguzki, 2021eko uztaila

    thumbnail_IMG_20210702_112139 thumbnail_IMG_20210702_112149 thumbnail_IMG_20210702_112154

    Lehen argazkian, fondoan, Tolosako Hiribidea.

    Kaxetan ageri diren datuetatik abiatuta, beharbada arduraduna identifikatu daiteke. Azken argazki honetan, berriz, fondoan, Tolosako Hiribidea ikusten da, legez kanpoko deposito honen kokapena zehazten lagundu dezakeena.


    Partekatu - Compartelo