Gipuzkoatik ere Atxondon bizikleta martxa eta kanpaldian parte hartzeko deia egiten dugu.
2021-07-29
Partekatu - Compartelo
Kaixo, Gipuzkoatik baita, motxagoa baina txirrindaz ere, Atxondoko AHTren aurkako akanpadara hurbildu nahi dugu. AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.
Historiako krisi ekologiko eta ekonomiko handienaren erdian, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoa eta funtsezkoa dela sinetsarazi nahi digute. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak onartu zuen moduan, AHTren epeak ez zeudela ondo kalkulatuta, epeak «bihotzarekin» ematen zituzten «haiek burutzeko aukera errealen arabera baino gehiago» eta orain «bultzada handia» eman nahi dioten arren «tramitazio oso luzea eta inbertsio oso handia» izan dezakete, lan horien ingurumen txostenek zehaztutakoaren arabera. Gainera, orain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, Covid osteko berreskurapenerako Europako funtsen zati handi bat azpiegitura hori finantzatzeko erabili nahi dute. Hau onartuko dugu? Funts publiko horiek, beste behin ere, enpresa pribatuak finantzatuko dituzte kapitalismo berdea txikitzailea sendotzeko aurrekaririk ez duen operazio batean, aldi berean gizarte-gaietan egindako murrizketak eta biztanleriaren sektore handien pobretzea gero eta jasangaitzagoak izaten direnean?
Ezin diegu utzi inbertsio publiko gehiago xahutzen ondorik gabeko putzu honetan, iristen ari den kolapsoa are gehiago bizkortuko baitu.
Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, Nafarroaz gain Gipuzkoatik ere, bizikletaz joango gara Atxondora (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Gipuzkoako bizikleta martxa Debatik abiatuko da uztailaren 29an, ostegunean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean Atxondora iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.
Bizikleta martxan eta kanpaldian parte hartzeko deia egiten dugu.
ERAMATEKO MATERIALA: Lo zakua, esterilla, eta aldatzeko arropa bizkar zorro handi batean sartu behar dira (hori dena laguntza-kamioian eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna soinean edo txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Errepidetan kaskoa nahitaezkoa da.
Akanpadan geldituko den jendeak oihal-etxea eraman beharko du.
ERRATZA- IBILGAILUA: Matxura kasuetan, furgoneta baten laguntza izango da.otorOTORDUAK (honetarako izena eman uztailak 25 baino lehen: ahtrikezbizimartxa@riseup.net)
– 20 €: 2 eguneko txartela: Bizikleta martxa osoko gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak.
– 10 €: egun bateko txartela
– 6 €: otordu bat
(Prezio hauetan ez da sartzen ostiraleko afaria ezta akanpadako gainerako otorduak ere)
ATXONDOKO AKANPADAREN INFORMAZIOA eta IZENA EMATEKO