Albistea

  • Eguzkik Txenperenean zabortegi ilegalak daudela salatu du

    2021-09-15
    Partekatu - Compartelo

    Txenperenea
    Aspalditik, Irungo Txenperenea inguruan dauden baratzeetan zabor asko biltegiratzen ari da
    inongo kontrolik gabe.
    Ez da arraroa araudia betearazten ez den eremuetan, aurretik egindako lanetatik edo inguruko
    jendeak botatako hondakinetatik datozen zabortegi ez erregulatuak aurkitzea. Ekintza horiek eremuaren
    utzikeria eragiten dute, eta gero eta hondakin gehiago erakartzen dituzte. Hondakin horiek
    inguruan bizi eta lan egiten duten pertsonen eguneroko bihurtzen dira, usain txarra eta lekuaren
    irudi txarra sortuz.
    Bestalde, hondakin horiek elikagai toxiko gisa balioko dute animalia espezie askorentzat eta baita
    landare ale desberdinak hazteko hesi gisa ere. Hirian geratzen diren leku “berde” gutxienetako
    bat garbi mantendu beharko litzateke eta bertako jende guztiak errespetatu beharko luke.
    Horregatik, Eguzkitik salatzen ditugu gero eta urriagoak diren gune naturalen utzikeria eta
    suntsipen ekintza hauek. Era berean, honelako guneetatik gertu dagoen jendeari horrelako
    gertaerak dagokion udalari salatzera animatzen diegu, euren betebeharra baita horrelako guneak
    garbi mantentzea eta horiek arautzea horrelako egoerak ez sortzeko. Gure ustez, lan handia egin
    behar da ingurumenarekiko ardura bultzatzeko, batez ere gazteekin. Horregatik, herritarrei
    kontzientzia sortzera eta beraiek gozatzen dituzten eremuak zaintzera ere animatzen diegu,
    beste pertsona batek gero leku horretaz goza dezan.


    Partekatu - Compartelo