Albistea

  • Eguberrietako argiak direla eta Urumea gainean jarri dituzten kableak arriskutsuak dira hegaztientzako

    2021-11-17
    Seinalizatu gabeko kableak.

    Seinalizatu gabeko kableak.

    Egunotan, eguberrietako argiak direla eta, Urumea aldez alde zeharkatzen duten dozena bat kable jarri dute Maria Kristina eta Santa Katalina zubien artean.

    Kableok behar bezala nabarmenduta ez daudenez, hegaztiek talka egin dezakete horien kontra.

    Kablea ur gainean.

    Kablea ur gainean.

    Kontuan izan errioaren zati horretan ubarroiak, ahateak, hainbat espezietako kaioak, harri-iraulariak, txirriak eta lertxuntxoak ibili ohi direla.

    Gogoan izan orain dela bi urte martin arrantzale batek talka egin zuela Lehendakari Agirre zubiko kristalaren kontra, kristala behar bezala nabarmenduta ez zegoelako.

    2019an Lehendakari Agirre zubiaren kristalen kontra talka eginda hil zen martin arrantzalea. Argazkia:   Martxel Etxebeste.

    2019an Lehendakari Agirre zubiaren kristalen kontra talka eginda hil zen martin arrantzalea. Argazkia: Martxel Etxebeste.

    Gauzak horrela, Eguzkik Udalari eskatzen dio kableak seinalizatzeko, talka-arriskua saihesteko.

    Obretako kableetan sarri egiten den praktika da eta zeinbat hegaztiri bizitza salba diezaioke.

    Donostiako EGUZKI, 2021ko azaroan

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

November 2021
M T W T F S S
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

LIBURUAK

liburuak