Gasteizko mendiak natur parke izendatzeko premia berresten du EGUZKIk
2022-02-17
Partekatu - Compartelo
Gasteizko Mendietan Kontserbazio Bereziko gunea 3.000 hektarea handitzea aurreikusten da. Orain arte, KBGa Gasteizko mendien ekialdea bakarrik zegoen izendatua. Zabaltze horretan, Armentiako basoa eta Arrieta, Zaldiaran eta Bustoko gailurrak sartzen dira, mendebaldeko muga aldiz, Zaballako espetxeak markatzen du.
Egungo irizpidearekin, KBGn lurzoru naturalak bakarrik sartzen dira, ez dira sartzen Gardelegiko zabortegia, ez eta laborantzako lur gehienak ere. Olarizuko muinoraino ere ez da iritsiko. Gehikuntza berriarekin, babestutako mendiak 5.130 hektarea izatera iritsiko dira (une honetan 2.227 hektarea KBE izendatu dira 2015etik aurrera).
2014. urtean herriek, herritarrek, talde ekologistek eta erakundeek parke natural deklaratzea eskatu bazuten ere Eusko Jaurlaritzak uko egin zion. Arabako erakundeak babes-figura hori eskatzen hasi ziren 2009an, besteak beste, Gasteizko ingurumen-altxorra blindatzeko autobide elektrikoaren, neurrigabeko urbanizazioen eta neuri gabeko hiritartzearen aurka.
13.000 hektarea babestu beharrean 5.000 hitzartu zirenean (eta Foru Aldundiaren arabera, 1.850), Natur Parkea beharrean Kontserbazio Bereziko Gune bat izendatuz, Foru Aldundiak eta Eguzkik iritzi genion babes motaren, lurraldearen eta etengabeko aukera-galerarengatik, murrizte nabarmena zela, Gasteizko Mendi guztiek (eremu babestuak eta babestu gabeak) dituzten balio naturalak kontuan hartuta.
2014. urtean, Eusko Jaurlaritzak txosten bat egin zuen, zeina Naturaren Aholku Batzordera eraman zuen, Gasteizko Mendietako Parke Naturala “desegin” egin zuela onartzen zuelarik bertan.
Eguzkik, Gasteizko Mendiak KBG ordez, Natur Parke izendatzea eskatzen du inguru horretako balioak kontserbatzeko tresna egoki gisa, 2009 eta 2014ko txostenak oinarritzat hartuta, zeinak eremu horretarako beharrezko den babeserako irizpide eta neurriak defendatu eta abalatzen dituzten. Era berean, babesa ez dadila babestu beharreko lurraldea zatikatutako eremuetan oinarritu, baizik eta eremu natural osoa (Gasteizko Mendiak) eta, bereziki, Gardelegiko zabortegia, laborantzako lurrak barne izango dituena.
Gasteizko Mendiak, hiri horren hegoaldean dagoen sistema menditsuko zati bat da, Arabako Lautadaren hegoaldeko muga. Altuerak ertainak izan arren (1.000 metroko garaiera ozta-ozta gainditzen dute), ekialde-mendebalde ardatzean dagoenez, Gasteizko mendiak hesi biogeografiko interesgarria dira, zeinari jarraipena ematen dioten Iturrietako mendiek ekialdera eta Tuiokoek mendebaldera. Bertako zuhaiztiak dira nagusi paisaian, eta larreak eta sastrakak ere badaude.
Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2022ko otsailaren 17an.