Albistea

  • Elgoibarko Udalari 1988tik Deba ibaira eroritako kamioi bat kentzeko eskatu dugu

    2022-03-16

    2022-3-12.Elgoibarko kamioia1

    Eguzki Ekologista taldeak 1988tik Deba ibaian dagoen kamioi bat salatu nahi du, Elgoibarko udalerrian. Ibilgailua Ibaitarte poligonoko ibai zatian dago. 1988ko uholdeek ibaira bota zuten kamioia eta gaur egun oraindik bertan dirau.

    Eguzkitik gogorarazi nahi dugu udalek legez betebeharra dutela hiri-hondakin solidoak ubidetik eta ibaiaren ertzetatik kentzeko, udalerritik igarotzen direnean, ondoren kudea daitezen.

    Sinestezina da hainbeste urteren ondoren tamaina horretako “hondakin” bat aldez aurretik modu egokian kendu eta kudeatu ez izana.

    Idatzi honen bidez, Deba ibaiaren kudeaketaren erantzunkizuna duten erakundeei dei egiten zaie, begi-bistakoa baita ez dutela behar besteko azterketa lana egiten ibai eta ebaiertzetan. Gainera duela gutxi argitaratu diren dirulaguntzekin, ez dago aitzakiarik ibaien garbiketa egiteko.

    Horregatik guztiagatik, Elgoibarko Udalari eskatzen diogu ahalik eta lasterren ken ditzala kamioi horren hondakinak, ondoren birziklatzeko.

    Era berean, gainerako administrazio eskudunekin lankidetzan, udalerriko ibai-sistemak zaindu eta kontserbatzeko beharrezkoak diren bitartekoak jartzea, ingurumenarekiko gero eta sentikorragoa den gizartearen nahiarekin bat etorriz.

    Koordenadak  GMS N 43° 13′ 18.058” O 2° 24′ 33.457”

     

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

March 2022
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

LIBURUAK

liburuak