Itsasuntziak Busturialdeko ur-esakasiaren irtenbidea direla jakinarazi ondoren, hau da, iristen den ontzi bakoitzak 2.000.000 litro ur ekarriko ditu 1,8 milioi euroren ordainduz 15-20 bidairen truke. Demagun 20 bidaiak egiten direla eta horrek esan nahiko luke 45 €/m3ko kostatzen dela ur hori ekartzea. Egun, BBUPko (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa) ura 2€/m3 ko kostatzen da gutxi gorabehera (aurtengo datu zehatza ez dugu lortu). Beraz, egun etxe arruntetan ordaintzen dena baian 20 aldiz garestiago. Eta hori untziaren eskifaia eta gasoila kontuan izan gabe, hala nola ponpatzeko lanak. Bien bitartean, Bermeoko EAJren arabera, bideoan ikusten duguna matxura txiki baten ondorio da (hiru tokitatik ura ihes egiteak ez du ba hain txikia ematen) baina eragina garbia da: 1 euro/l edo gehiago kostatzen den ur hori alferrik galtzen ari da.
Ikusi bideoa irudian klikatuz eskubiko botoiarekin:
Edo, ez da ba izango ur analisiak ez dute emaitza ona eman eta ekarritako ura kaian isurtzen ari direla? Zalantzak argitzeko egindako laginketa guztien emaitzen berri eman dezatela, argi eta garbi.
Dena dela, Bilbo/Bizkaiko Uren Partzuergoak eta ontzi-enpresak sinatutako kontratuaren arabera, galeren kostuak – berriz diogu, arzoa uraren edagarritasuna ez bada- enpresaren kontura izango lirateke. Zuek sinesten duzue hori gauzatuko dela?
Hori gertatzen da, Udalek, legediaren arabera ura kudeatzeaz arduratzen den administrazioak, botere hori galtzen dutelako honelako negozioak sortzen dituzten makroegituren alde, zeinak beti alderdiaren lagun edo ezagunen bat duten enpresak kontratatzen dituzten. Zeurok atera itzazue ondorioak.
Orain, ekimen ikusgarri horiek saltzen dizkigute duela hamarkada bat baino gehiagotik diagnostikatutako egoera bat salbatzeko, denbora hori banaketa-sareak hobetuz/berrituz joateko, Busturialdea urez hornitzen duten ibaietako ura murrizten duen baso-politika (pinua eta eukaliptoa) aldatzeko, akuiferoak zaintzeko suntsitu edo kutsatu beharrean, Gernikako araztegi zaharkitua berritu edo ordezkoa egiteko, baliabideak ongi erabiltzen trebatzen… aprobetxatu beharrean. Agintari horiek, EAJ buru zutela, arazoen aurrean begietan benda bat jarri zuten zeina orain, , itsasontzia(k) iristean kendu duten eta… Hara! Krisia konponduta.
Eta izango dugu urik etorkizunean? Behar adina! Zadorrakoa Mungiatik barna ekarriko dugu eta barkuan iritsi beharrean. Ez gara ba makalak ekologiaren alde egiten dugunean! Itxuraz 0 kilometroarenak ez du balio gai honetarako.