Albistea

  • Ingurumena legez kanpo aldatzeak saria du Hondarribian eta Irunen

    2023-02-14

    OLYMPUS DIGITAL CAMERA6 urte bete dira (2017) jatorri desberdina eta ezezaguna duten materialak mugitu eta metatu zirenetik, Hondarribia eta Irun udalerrietako lurrak hartzen dituen Zaldunborda izeneko eremuan, nahitaezko lizentziarik gabe. Legez kanpoko jarduketa horien helburua zen kamioiak aparkatzeko lursaila prestatzea, prozedura alderantzikatzeko eta plangintza egintza burutu batzuetara egokitzeko modus operandia erabilita, kopeta behar da!!!

    Dagoeneko oso aurreratuta zeuden obrak 2017ko martxoan gelditu ziren, indarrean dagoen araudia aplikatuz, eta, legeztatu ezean, arau hori aplikatuz lurrak beren egoera naturalera itzuli beharko liratekeela ohartaraziz. Legeztatzeko eskaera, nola ez, ukatu egin zen, eta Udalak ezarri zuen berariaz debekatuta zegoela partzelazioa eta hirigintza-eraldaketa edo erabilera-aldaketa. Sustatzailea tematu zen, eta lursailak kamioientzako aparkaleku gisa behin-behinean erabiltzeko kontsulta bat egin zuen hilabete horretan bertan. Udalak ezezko erantzuna eman zion, Bateragarritasun Plan bat izapidetzea nahitaezkoa baita. Aldi berean, talde ekologista batek, indarrean dagoen araudia zorrotzago aplikatuz, obrak gelditzeko, zegokion zehapen-espedientea hasteko eta lurrak leheneratzeko eskatu zuen.

    Administrazioei dagozkien funtzioen utzikeriak espediente hori ahaztuta eduki du tiradera batean 2017ko abuztutik, udal-teknikariak bere txostenean ondorioztatu zuenetik egindako obrak legez kanpokoak zirela, betelana kutsagarria izan daitekeen jardueratzat har daitekeela, eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi behar zaiola ustez legez kanpoko betelan hori dagoela.

    Nahiz eta araudia argia izan eta ezin den alegatu ezjakintasuna, talde ekologistak haien funtzioak eta betebeharrak gogorarazten baitizkie, administrazioek ez dute aintzat hartu eremu hori leheneratzeko duten betebeharra, utzitako hondakinak aztertu eta karakterizatu aurretik, ez eta material kutsatzaileak etengabe egoteak lurzoruaren kalitatean izan ditzakeen ondorioak eta aplikatu beharreko araudian aurreikusitako zehapen-ekintzak ere.

    Gaia 2021eko abenduan berrartu zen, Hondarribiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari lursail horien Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena hasteko aukeraren inguruko kontsulta helarazi zionean. Urtebete geroago, 2022ko abenduan, IHOBEko teknikariak lursailetara bisitan joan ziren, eta berretsi egin zuten obren ilegaltasunari buruz eta utzitako materialaren jatorri ezezagunari buruz arestian adierazitako guztia. Horren ondorioz, honako eskakizun hauek egiten ditu:

    • 3 hilabeteko epea utzitako materialaren karakterizazio-txostena aurkeztea.
    • Kokalekuan dauden material guztiak kendu eta kudeatzea.
    • Hondeaketa-plana.

    Udalek ez zituzten kontuan hartu leheneratzeari ekiteko dituzten betebeharrak, eta 2022ko urrian, hitzarmen bat onartu zuten, 2017an hasitako legez kanpoko lanen bidez lortu nahi ziren erabilerak hartzeko Bateragarritasun Planaren garapena sustatzeko.

    Ingurumenaren ikuspegitik, gai honen balantzea ezin da mingarriagoa izan. Natura-ingurunea aldatzen duten legez kanpoko obrak egin dira, eta administrazioak beste aldera batera begiratu eta jarrera hori saritu du, lurren kalifikazioa aldatzeko prest azalduz, legez kanpoko obrek bilatzen zituzten helburuetarako. Ingurumena babesteko indarrean dagoen araudia zorrotz aplikatzeko borondate politikorik ez egoteak, kasu honetan behintzat, legez kanpoko ekintzak saria izatea dakar.

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

February 2023
M T W T F S S
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

LIBURUAK

liburuak