Albistea
-
Bizikletaren aldeko elkarteen hausnarketa Errenteria-Irun bidegorriaren azterlanari buruz
2023-04-02
Foru Aldundiaren Mugikortasun Departamentuak joan den ostiralean aurkeztu zuen Errenteria-Irun bidegorriaren gaineko azterlana dela eta, astelehenean idatzi kritiko bat argitaratu zuen Eguzkik (ikus Aldundiak Errenteria-Irun bidegorriari buruzko azterlana “lorpen” gisa saldu nahi du, baina dokumentu hori Bizikleta Bideen Plana zer puntutaraino urratu duen isla baino ez da – Eguzki Talde Ekologista). Orain, berriz, honako esteka honetan duzue gai honi buruz Balazta, Gurpilartea eta Kalapie elkarteek plazaratu duten iritzia. Irakurtzera animatzen zaitugu, oso interesgarria da eta. Bertan aurkituko duzue azterlanean aurreikusitako bidgorri-ibilbidearen berri emateko Aldundiak berak ezagutarazi duen bideotxo bat:
Tags: bizikleta, Garraioak