Albistea

  • Angularen arrantza profesionalizatzea, biodibertsitatearen aurkako eraso berria

    2023-04-27
    Partekatu - Compartelo

    Aingira-2Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako kontseilariorde Bittor Orozek berretsi du Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza profesional bihurtuko duela eta, horrela, saihestu ahal izango duela Europar Batasunak angula aisialdi edo kirol moduan arrantzatzeko ezarri duen debekua. Izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan orain arte angula aisialdi edo kirol moduan baino ezin izan da arrantzatu. Horrek zera esan nahi du:

    • – Oroz gain, biodibertsitatearen aurkako eraso berri bat. Oraingoan ere biodibertsitatea sakrifikatutko da, kasu honetan, hautes-klientelismoaren aldarean.
    • – Europako legeriari iskin egiteko existitzen ez den sektore profesional bat artifizialki sortzea, edo, aitzitik, inplizituki aitortzea urtetan jarduera profesional hori existu, existitu egin dela, baina aisialdi-jarduera gisa kamuflatuta. Eta, horrekin batera, aitortzea jarduera sasiprofesional hori ingurumen-kontrol egokirik gabe eta gainerako jarduera ekonomikoek dituzten baldintzetatik at egin dela.

    Ikus dezagun puntuz puntu…

    BIODIBERTSITATEAREN AURKAKO ERASOA

    Aingiraren egoeraren irakurketa katastrofistak egiten ditugula inork leporatu ez diezagun, ondoko lerroak hitzez hitz kopiatzen ditugu Bittor Oroz kontseilariordeak berak 2022ko abenduaren 28an izenpetutako dokumentu batetik (azpimarrak gureak dira):

    “La anguila europea es un stock único a nivel de toda Europa y se encuentra fuera de los límites biológicos de seguridad establecidos por el Consejo Internacional para la Exploración del Mar, y en peligro crítico según la Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza. Ante esa situación, el Reglamento (CE) n° 1100/2007 del Consejo, de 18 de septiembre de 2007, por el que se establecen medidas para la recuperación de la población de anguila europea, obligó a los Estados miembros a elaborar Planes de Gestión de Anguila. Como consecuencia de ello, en el País Vasco, se aprobó el Plan de Gestión de Anguila, en el que se contemplaban varias medidas relacionadas con la mejora del hábitat, la eliminación de obstáculos y la regulación de la pesquería, regulación que permitió una pesquería recreativa de angula, caso único en Europa”.

    Eta 2007tik hona egoera hobetu al da? Ezta pentsatu ere. Dagoeneko 2014an, honako hau irakur zitekeen EBren txosten batean: “Los científicos advierten constantemente de que la mortalidad [de la anguila y sus alevines, las angulas] inducida por pesca u otros factores humanos debería reducirse a un nivel tan próximo a cero como sea posible y que es necesario actuar con urgencia”. Gobernuen erantzuna ez da espero zitekeen bezain “urgentea” izan, baina iritsi da: 2022ko abenduaren 11 eta 13 bitartean Bruselan egindako bileran, Europar Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza ministroen kontseiluak neurri berriak adostu zituen. Zehazki, angularen aisialdi- edo kirol-arrantza debekatu zuen eta arrantza profesionalari murrizketa gehiago ezarri zizkion.

    Aingurak arrantzatzen txalupa batetik. Iturria: Karkara.

    Aingurak arrantzatzen txalupa batetik. Iturria: Karkara.

    Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak erabakia bere egin eta, adibidez, aingira Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan sartzeko izapideak martxan jarri al ditu? Ez, inola ere ez. EBren debekuari iskin egiteko asmoa iragarri du, angularen aisialdi-arrantza zena arrantza profesional bihurtuz. Eta zeren izenean? Tradizioaren izenean. Aizue, tradizioaren oinarria da gure ibaietan aingirak bizitzea. Aingirak desagertzen badira, akabo tradizioa. Ez al du horrek justifikatzen atseden biologiko bat, behintzat, bere garaian antxoarekin egin zen modukoa?, espeziea berriro segurtasun-muga biologikoen barruan egon arte edo arrisku larrian egoteari utzi arte? Bada, ez.

    Orozek esan du arrantza, nola ez, “jasangarria” egingo dela, AZTIk urtero ezarritako kuota baten arabera. Baina zer “jasangarritasun”-irizpide erabil dezake AZTIk edozer kuota ezartzeko baldin eta, ikusi dugun bezala, 2014tik, behintzat, “los científicos advierten constantemente de que la mortalidad [de la anguila y sus alevines, las angulas] inducida por pesca u otros factores humanos debería reducirse a un nivel tan próximo a cero como sea posible”?

    Orozek gehiago ere esan du. Esan du hemendik aurrera kontrol zorrotzak ezarriko direla (orain arte egin ez diren kontrol zorrotzak?) eta Arrantza Zuzendaritzak, Angulero Elkarteak, AZTIk eta “ekologistek berek” osatutako segimendu-batzordea ere sortuko dela, “gardentasuna erabatekoa izan dadin”. Bada, ez dakigu nor diren edo izango diren Orozek buruan dituen ekologistak, baina aldarrikatzen duen gardentasunaren neurria ematen du hau guztia martxan jartzeko “akordioa” Angulero Elkartearekin eta Angulero Elkartearekin soilik egin izanak. Logikoa ere bada. Izan ere, nongo ekologistarekin egin behar zuen horrelako “akordio” bat? Are gehiago, hemen jokoan diren larre motz-motzeko interés pribatuen gainetik biodibertsitatea jartzen duen edonork ez luke horrelako akordiorik egingo, bere burua ekologistatzat jotzen ez badu ere, aingiraren egoera mutur-muturrekoa da eta.

    Angula-arrantza-2EUROPAKO LEGEARI ISKIN EGITEKO EXISTITZEN EZ DEN SEKTORE PROFESIONAL BAT ARTIFIZIALKI SORTZEA EDO, AITZITIK, INPLIZITUKI AITORTZEA URTETAN JARDUERA PROFESIONAL HORI EXISTITU, EXISTITU EGIN DELA, BAINA AISIALDI-JARDUERA GISA KAMUFLATUTA?

    Euskadiko Angulero Elkartearen arabera, iaz, 610 arrantza-baimenarekin, 800 kilo angula harrapatu zituzten. Legez, angula horiek etxekoen artean jateko dira, hau da, ezin dira salerosi. Orozek esan duenez, akordio berriaren arabera, 150 arrantza-baimen baino ez dira banatuko. Horrela bada, atera kontuak zenbateraino den egia sektore profesional bat modu artifizialean sortzen ari direla. Alabaina, alderantziz ere izan liteke: urte hauetan guztietan legez kanpo arrantzatutako eta salerositako angula-kopurua askoz handiagoa izan dela pentsatzeko zantzuak badira. Hau da, urte hauetan guztietan sektore profesional bat egon, egon da, aisialdi-arrantzan mozorrotuta. Eta sektore hori orain legeztatu nahi dute. Horrela bada, baten batek azalpen batzuk eman beharko lituzke, adibidez, foru ogasunen aurrean.

    EGUZKI, 2023ko apirila


    Partekatu - Compartelo