Arrantza
-
Illunbe Berria eta zezen-plaza zaharra?
2025-02-10Udal-gobernuak Donostian zezenketak egiten jarraitzeko aukera berriz ere diru publikoz finantzatu nahi duela salatu du Eguzkik. Izan ere, udal-gobernuak aurkeztu duen proiektuak Illunbe zeharo zaharberrituko da. Tira, “zeharo” esan dugu, baina, paradoxikoki, Illunbe Berrian aldatuko ez den bakarra zezen-plazaren egitura bera izango da, eta hari atxikitako erabilera. Alegia, Illunbe Berrian zezenketak antolatzen jarraitu ahal izango dira, alkateak adierazi zuen bezala.
-
Zuhaitzak botatzen hasi dira Errekaldeko merkataritza-gune berria eraikitzeko
2025-02-06Brikolajearekin lotutako kate baten merkataritza-gune berri bat eraikitzeko lanak hasi dira Errekaldeko industrialdean, Lasarte-Oria eta Donostiaren arteko mugan. “Non, baina? Han ez dago lekurik eta”. Hain justu, lekurik ez dagoelako, lekua egiten hasi dira Coca Cola zena eta Funeraria Vascongadaren atzeko partean, Bigarren Ingurabidetik jaisten den mendi-hegalean. Proiektu honen lehenengo biktima mendi-hegal horreta hazten den baso mistoa izaten ari da. Eta okerrena iristeko dago.
-
Eguzkik Aieriko padurak leheneratzea erreibindikatu du Hezeguneen Nazioarteko Egunean
2025-02-05Joan den igandean, otsailaren 2an, Hezeguneen Nazioarteko Eguna “ospatu” genuen. Zorionez, Ondarroan badugu bat, Aieriko padurak deitzen duguna, eta, zoritxarrez, Euskal Herriko kostaldeko hezegune degradatuenetako bat da.
Ekologista garen aldetik, ez dugu nazioarteko egun bat behar Aieriz gogoratzeko, baina, tira, aprobetxatuko dugu aukera erreibindikatzeko, ez hainbeste Aieri gaur egun zer den, baizik eta zer izan zen eta batez ere epe laburrean zer izan daitekeen.
Oraingoan ez dugu nabarmenduko Aierik landare, anfibio edo hegaztietan duen aberastasuna, ezta Europa mailako Babes Bereziko Eremu bat dela edota bisoi europarraren biziraupenean duen garrantzia ere… -
Eskerrik asko Hezeguneen Nazioarteko Eguna Eguzkirekin batera ospatzera Txingudira etorri zareten guztiei
2025-02-02Eskerrik asko gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Txingudiko Parkeko San Lorentzo aintzirarekin gertatzen ari dena salatzeko Eguzki talde ekologistarekin elkartu zareten guztioi. Plaiaundin ibilaldi gidatu bat egin dugu. Bertan, biodibertsitatearen garrantziaz hitz egiteaz gain, Natura 2000 Sarearen parte den parke paregabe hau kontserbatzeko administrazioen utzikeria salatu nahi izan dugu. Esaterako, San Lorentzoko aintzira handitzea “premiazko lehentasunetako” bat izan zen Eusko Jaurlaritzak 2014an Txingudiri buruz egin zuen diagnostikoan. Baina 10 urte geroago, oraindik ez zaio ekin.
-
Txingudin, Plaiaundiko parkean, bisita gidatu eta erreibindikatiboa antolatu du Eguzkik Hezeguneen Munduko Egunean
2025-01-29Igandean, otsailak 2, Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak Txingudiko hezegunean dagoen Plaiaundiko parkean zehar ibilaldi gidatu bat antolatu du. Hitzordua 11:00etan izango da, Plaiaundiko parkeko sarrerako Ekoetxean. Helburuetako bat San Lorentzoko aintzira handitzeko proiektua erreibindikatzea da. Izan ere, 2014an Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Txingudiri buruz egin zen diagnosian “premiazko lehentasunetako bat” zela ondorioztatu zen. Hala ere, hamar urte geroago, oraindik ez zaie lanei ekin.
-
Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik auzitegietan errekurritu dute Urdaibaira isurtzen duen Oka ibaiaren emari ekologikoak murriztea
2025-01-28Eguzkik eta Ekologistak Martxan-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Oka ibaiak Urdaibain dituen emari ekologikoak murrizteko Ura agentziak onartutako ebazpenaren aurka. Horrelako erabakiek Biosfera Erreserbaren babes-maila murriztea dakarte eta beste batzuekin bat egiten dute (itsas-lehorreko jabari publikoaren babesaren mugaketak, adibidez) luxuzko alfonbra bat eskualdeko turistifikazio masiboko proiektuetara hedatzeko, non Guggenheim 2 Urdaibai proiektuak argi propioz distiratzen duen.
-
“Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak” mahaingurua, Donostian
2025-01-27Otsailak 5 asteazkenean, “Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak” izenburupean, Aitziber Sarobe (natur kontserbazionista) eta Mikel Otero (EH Bilduko legebiltzarkidea eta trantsizio ekologikorako arduraduna) hizlari arituko diren mahaingurua egingo da Donostian, arratsaldeko 7etan Groseko Okendo Kultur Etxean.
-
Azkoitiko Udalak oposizioarekin sinatutako ingurumen-ituna berriz ere urratu duela salatu du Eguzkik, eta azalpenak eskatu ditu
2025-01-232024ko aurrekontuetan, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten ibaiaren aldameneko baranden azpian metalezko saretak ipintzeko, plastikoak eta beste hondakinbatzuk Urola ibaira iristea eragozteko. Akordioaren arabera, 840 metro inguru sareta ipiniko ziren. Baina egiaztatu ahal izan dugunez, 105 metro baino ez dira ipini. Alde nabarmena dago adostutakoaren eta benetan egindakoaren artean. Horrek agerian uzten du sinatutako akordioa nabarmen urratu dela.
-
Iztietako zubi berrian beirateak ikusaraztea eskatu du Eguzkik
2025-01-21Eguzki talde ekologistak Errenteriako Udalari eskatu dio Iztietan inauguratu berri den zubiko beirateak ikusaraz ditzala, hegaztiek talka egin ez dezaten. Ildo horretan, iradokitzen du zubiko beirateetan banda bertikalak jartzea; izan ere, esperientziaren arabera, kasu horietan jartzen diren hegazti harraparien siluetak baino eraginkorragoak dira.
-
2024: balantze eskasa saneamenduaren arloan
2025-01-09Amaitu da 2024. urtea, eta Pasaiako badiako eta Oiartzungo itsasadarreko puntu desberdinetako isurketen gaia zein egoeratan dagoen aztertu beharrra dago. Besteak beste, Eguzkik aktiboki esku hartu du horietan, horiek konpontzeko eta araudia betetzeko eskatuz.
-
Urumea zabortegi gisa erabiltzeagatik Donostiako Udalak 2022an ezarritako salaketa zertan den jakin nahi du Eguzkik
2025-01-06Hiru urte pasatu dira Eguzkik salatu zuenetik Urumean, Maria Kristina eta Mundaizko zubien artean, sekulako hondakin-pila zegoela. Somierrak, komunak, bizikletak, garbigailuak… Guztira, 7 tona baino gehiago. 2023ko apirilean, Udaltzaingoak ezagutarazi zuen gizon bat atxilotu zuela, Urumean hondakinak pixkanaka baina etengabe botata, pilaketa harrigarri haren eragilea zelakoan. “Ingurumenaren aurkako delituagatik, Justiziak irmo jokatuko duela espero dut”, adierazi zuen Marisol Garmendiak, une hartan Donostiako Ekologia zinegotzia zenak. Geroztik, ordea, hogei hilabete baino gehiago pasatu dira, eta salaketa zertan gelditu zen ez dakigu. Zein da egoera? Salaketak aurrera egin du? Epaiketa egin da?
-
Mutrikuko Mijoako saneamendu sarea eta bidegorria YA!
2024-12-29Gure salaketa hau duela urtebete egin genuenaren berdina da. Eta, beraz, Mutrikuko Mijoako saneamendu-sare berriaren egoera egiazta daiteke, eta eremu horretako bidegorria ez da batere aldatu. Inplikatutako erakundeek ez dute EZER egin.
Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta URAk denetarik passatzen jarraitzen dute. Jarduera bakarra URA agentziak egin du, Saturrarango hondartzako zerbitzuak eta kantina itxi besterik ez baitu egin uda honetan. Hori al da irtenbidea? -
Ahaztutako obra bat edo inozentada bat?
2024-12-27Errenteriako Udaleko Tokiko Batzarrak behin betiko onartu zuen 2023-02-21ean Altzateko Urbanizazio Proiektuaren aldaketaren Testu Bategina. Egin beharreko obren artean zubi berri bat eraikitzea dago, Iztieta eta Altzate auzoak lotuko dituena. Zubi berria Pontikako (Pekin) errekaren bokaleko puntuan eraikiko da, eta horrek errekastoa desbideratu beharra dakar. Desbideratze horri erreferentzia egiten zaio urbanizazio horren antolamendu- eta garapen-dokumentuak izapidetzean.
-
2024a ere bukatuko da Txingudiko San Lorentzo urmaela handitzeko lanen arrastorik gabe
2024-12-262004a ere amaitzear dago eta Plaiaundiko Parke Ekologikoaren parte den San Lorentzo urmaela handitzeko lanen arrastorik ez dago. “2024a ere” esan dugu 2021eko otsailean Arantxa Tapiak, une hartan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, proiektua aurkeztu eta lanak urte hartako “bigarren seihilekoan” hasteko moduan egongo zirela iragarri zuelako. 2023an, berriz, Jaurlaritzak ez, lanak Ministerioak egingo zituela esan zuten. Gaur urte. Jaurlaritzak orain dela hamar urte “premiazko lehentasunezkotzat” jo zuen proiektu honetan etengabeko atzerapenak salatu ditu Eguzkik.
-
Otsoa: Eusko Jaurlaritzak uko egiten dio arriskuan dauden espezieen kudeaketari
2024-12-22Europako eskuineko eta eskuin muturreko sektoreen presioek lege-atzeraldiak bultzatzen jarraitzen dute ingurumena babesteari eta arriskuan dauden espezieei dagokienez. Orain otsoari egokitu zaio, eta ehiza baimentzeko asmoa dute. Euskal Herria ez da salbuespena. Hemen ere, Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari otsoari babesa kentzeko eskatu dio.
Bisita Kontadorea






