Kanboko Marieniko lurrak defendatzeko konpromisoa, artifizializazio preiektua bertan behera utzi arte.
2024-03-05
Partekatu - Compartelo
Sinadura bilketa (beherago lotura) antolatua da Marieniako lurrak defenditzeko eta auziperatuak diren OSTIAko lagunak sustengatzeko.
2024ko martxoaren 12an, OSTIA* sareko lau militante epaituak izanen dira Baionako auzitegian. 2022ko abenduan, Angeluko Bouygues multinazionalaren lokalean, Kanboko Marienia eraikuntza preyktuaren maketa bat andeatzea leporatzen diete.
Hogeita bost bat pertsonak burutu ekintza hau dinamika zabalago batean kokatzen da. Marieniako ordokiko lurrak laborantzako balio handikoak dira, eta behin artifizializatuz gero, betiko galduko dira eta ez dira elikagarriak izanen. Duela bederatzi urtetik hona, baliabide juridikoak, manifestazioak, ekintzak eta eremuaren hiru eguneko okupazioa gertatu dira.
Auzitegi administratiboak obra baimena ezeztatu zuen 2023ko ekainean, baina Bouyguesek bere preyktuarekin tematzen da eta auzapezak baimen berri bat izenpetu berri du.
Hiru hektarea betoiez estaliak izateko mehatxuaren aurrean, OSTIAk hiru metro karratu baino gutxiagoko maketa bat lurrez estali du. Mezu argi batekin: Marieniako lurrak babestuak eta defendatuak izanen dira preyktua behin betiko utzi arte, desobedientzia ekintzen bidez ere, beharrez gero.
Laborantza eta natura lurren artifizializatzearen kontra, sustengu osoa adierazten diet Bouyguesko lokaletan burutu ekintza kolektibo horrengatik epaituak izan direnei.
Geroan, eraikuntza lanak hasiko balira, Marieniako lurren defentsarako erakunde desberdinek erabakiko dituzten ekimenetan parte hartzeko engaiamendua hartzen dut, betoiatze preiektu hori trabatzea ahalbidetuko dutenak.
Egoera hori gerta ez dadin, tokiko botere publikoei eskatzen diet dosier horretaz serioski eta azkarki axola daitezen. Interes komunaren izenean, Marieniaren artifizializazioa ez dadin gerta, eta ordokia PLUI-ren bitartez laborantza lur gisa Sailkatua izan dadin.
* OSTIA, Ipar Euskal Herrian antolaturiko sare bat da, laborantza lurraren defentsaren alde, lurren artifizializazioaren aurka eta lur eta etxe espekulazioaren aurka borrokatzeko xedea duena.