Albistea

  • Zer gertatzen ari da Tellitun?

    2010-06-02
    Partekatu - Compartelo

    Beste behin ere berria dugu Tellituko harrobia.  Hogei urte baino gehiago lagatuta egon diren instalakuntzak eraisten ari dira. Zertarako? Hori da galdera. Eremu natural hori berreskuratzeko ala harrobia abian jartzeko beharrezkoa den instalakuntzak berritu ahal izateko?

    Tellitu4 blog

    Galdetu dugu Udaletxean, baina antza denez inork ez dauka informaziorik. Bitxia da hain lan handia egiteko udal baimenik ez eskatzea eta Udal Gobernuak ez jakitea.
     Beraz, aukera guztiak irekita daude. Are gehiago kontutan hartzen badugu 2008. urtean Eusko Jaurlaritzak (PNV-EA-IU) Tellitu “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco” delakoan sartu zuela, hau da: harrobia ireki ahal izateko beharrezkoa den lehenengo izapidea.
    Historia apur bat: iragan mendeko 80. hamarkadan eta herri borroka gogor baten ostean Hormigones Vascos enpresak eta PNVk Tellitun ireki nahi zuten harrobia geldirik geratu zen. Ez zen berriro mugimendurik izan 2008 arte. Lehen aipatu katalogoan sartzeaz gain urte horretako abuztuan instalakuntza burdinazko hesiaz inguratu eta barruan jagole bat jarri zuten. Orain eraisten ari dira. Zertarako? Adi egon behar dugu.

    Partekatu - Compartelo