Albistea

  • Pasaiako udalak azaroan kanporatuko ditu Atez Ateko bilketako langileak

    2015-09-21
    Partekatu - Compartelo

    atez ate 2015 irailaIturria: Argia.

    Oarso-Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, Pasaiako udalak azaroan etengo dizkie kontratuak hondakinen Atez Ateko bilketan ari diren 13 langileei. Pasaiako udal agintari berriek jakinarazia zuten hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa ahal bezain laster kenduko dutela eta San Marko mankomunitatetik, berriz, Atez Atekoa kendu eta borondatezko sistemara -kaleko edukiontzi handi libreak erabiliz- itzuli nahi zuten udalerriei erraztasunak emango zizkiela esan zen. Orain Pasaiako alkateak langileei abisatu die bilketa lanak San Markori uzten dizkiola eta azaroan geratuko direla lanik gabe. Beharginak mobilizazioetan ari dira.


    Partekatu - Compartelo