Biodibertsitatea
-
Natur parkeak: etekina edo kontserbazioa?
2024-06-28Natur kontserbaziorako eragileek salatu dute aldundiak jarduera produktiboa lehenesten duela Gipuzkoako natur parkeetan. Esan dute biodibertsitatea zaintzea lehenestea derrigorrezkoa dela.
-
Bizkaiko Batzar Nagusiak, Gernika, Ekainak 22an 10:30etan bateratzea Urdaibairen defentsan
2024-06-21PRADALESI ONGI ETORRIA BUSTURIALDERA!
EKAINAREN 22an, 10:30tan GERNIKAKO BATZAR NAGUSIETAN BATUKO GARA PRADALESI GAUZATXO BI ESATEKO:
1-. EZ EZ EZ…GUGGENHEIMIK EZ!
2.- URDAIBAI EZ DAGO SALGAI!Bateratze baimendua
-
Daliako eraisketa lanen etetea eskatzeko bildu gara herritarrak
2024-06-15Gernika-Lumoko Dalia fabrika zaharra eraisteko lanak hasi direla salatzeko helburuagaz elkarretaratzean bildu gara gaur [ekainak 15] Urdaibaiko herritarak. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek Guggenheim Urdaibai proiektuaren bi egoitzetako bat jartzeko aurreikusten lekua da hori. Horregatik, Zaindu Dezagun Urdaibai, Guggenheim Urdaibai Stop, Guggenheim EZ, EGUZKI Talde Ekologista, Ekologistak martxan eta Lanius Ornitologi Elkarteak elkarregaz zabaldutako deialdiak erantzun zabala jaso du: eskuetan pankarta eta banderak eta kamisetak soinean ditugula, lanen eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren etetea eskatu ditugu.
-
Gorostiza Bizirik-ek igande honetan gure ingurune naturalen alde mobilizatzeko deia egin du
2024-06-13Gorostiza Auzoko Auzo Elkarteak prentsaurrekoa eskaini du datorren igandean, ekainak 16, 12:00etan, Herriko Plazan, Gorostiza eta Kastrexana landa-auzoak biaduktuekin zeharkatuko dituen Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua gaitzesteko, Barakaldoko birika berdean, balio ekologiko handiko El Regato haranean, ingurumen-inpaktu larria izango duena.
-
Antondegi Berdeak pozik hartu du Antondegiko olatu artifizialaren proiektua bertan behera geratu izana eta muinoaren babesa
2024-05-31Donostiako Udalak iragarri berri duenean Antondegin ez dela olatu artifizialen proiektua egingo eta muinoa eremu urbanizaezintzat joko duela bere balio naturalengatik eta korridore ekologiko gisa betetzen duen funtzioagatik, oso positibotzat jo du erabakia Antondegi Berdeak. Eta sorrerako helburuak lortuta, kolektiboak bere bizi-zikloa ixten duela iragartzen du, bere ibilbidearen balorazio oso positiboa eginez, eta kolektiboaren inguruan hainbeste jendek egindako lan altruista eskertuz eta txalotuz.
-
Donostian: Guggenheim Urdaibai STOP HITZALDIA maiatzaren 27an
2024-05-24(Castellano) Este lunes 27 de mayo, la plataforma Guggenheim Urdaibai STOP realizará una conferencia en Donostia, con la participación de Eider Gotxi, a las 19’00h en la Casa de Cultura Okendo de Gros. Urdaibai constituye, como es sabido, un entorno de gran riqueza natural y cultural, declarado por la UNESCO como Reserva de la Biosfera en 1984. Ahora, con la construcción de 2 nuevas sedes del Museo Guggenheim que ocuparán el corazón de la Biosfera, pretenden convertir la reserva en zona de atracción de turismo de masas, provocando daños irreversibles en la misma. Y todo ello con dinero público. Por ello, llamamos a acudir a esta conferencia informativa sobre el contestado macroproyecto Guggenheim en Urdaibai.
-
Mendi martxa Kolitzara, berriztagarriak BAI, baina horrela EZ!
2024-05-20Azpeitin egin genuen manifestazio nazionala hasiera besterik ez zen izan. Maiatzaren 26an Kolitzara mendi martxa bat antolatu dugu Enkarterrin eraiki nahi dituzten makroproiektu eolikoen aurkakotasuna adierazteko. Animatu parte hartzera! Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!
Berriztagarriak BAI, baina HORRELA EZ! -
Leitzaranen jeitsiera berri bat bailararen antolamendua aldarrikapenaren ardatz hartuta.
2024-05-02Leitzaran ibaiaren jeitsiera berri bat egin dugu, Andoaingo Santa Krutz jaien barruan. 30 bat pertsonak parte hartu dute bertan eta hainbat aldarrikapen izan dira gogoan: turistifikazioa, hondakinetatik ibaia babestu beharra, Natur Parke izendapena… Baina aurten batez ere Leitzaranen batzen diren jarduera eta erabileren antolaketa eskatu nahi izan dugu, bereziki Leitzarango sarrera Lizarkolako (Galgo paper fabrika) gunera mugitu dadin aldarrikatuz.
-
Azken ordua! Zain Dezagun Urdaibai
2024-04-111943tik Larrabe Muruetako paduretan eta marjinetan dagoen ontzigintza enpresak 2015eko ABUZTUAREN 13an LORTU ZUEN ERABILERA INDUSTRIALAK IREKITZEKO ETA LEGEZTATZEKO UDAL LIZENTZIA.
Hau da, dagokion ingurumen-baimena ere ez zuen betetzen, NIMP Jardueren Erregelamenduan gutxienez 1963tik derrigorrezkoa izan arren, edo Tapia andreak berriki indargabetu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorra aplikatu zenetik -
Donostia, SOS Manteo. Apirilak 15, astelehena: dokumentala+solasaldia
2024-04-09SOS Manteo. Datorren astelehenean “De interés general: un barrio por un parque” dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaituztegu. Bertan, Madrilgo Chamberí auzoko auzotar batzuek berdegune publiko bat berreskuratzeko izandako borroka kontatzen da, eta nola auzitegiek arrazoia ematea lortu zuten. Irakurri argudioa eta ikusiko duzue gaiak antzekotasun handiak dituela Manteorenarekin.
-
Santa Klara uhartearen esplotazio turistikoari ez! Uhartea naturarentzat eta bere habientzat!
2024-03-22Udaberria ate joka dabil eta Santa Klara uharteko itsas hegaztiak habiak egiteko prestatzen ari dira. Hala ere, udaberriarekin batera, Donostiako makinaria turistikoa ere martxan jartzen da. Beste behin, Udalak hartu zituen konpromisoak urratuz, Santa Klara uhartea eta Hondalea Aste Santuan bisitatu ahal izango dira. Berriz ere, hiriko baliabide naturalak eta kulturalak sektore turistikoaren interes pribatuen esku jartzen dira.
-
Guggenheim berri bat Urdaibain eraikitzeko azpijokoak salatu dituzte
2024-03-12Astilleros de Muruetatik ontzi bat uretaratu dute gaur. Enpresak egun okupatzen duen gunean bertan eraiki nahi dute Urdaibaiko Guggenheimaren bi egoitzetako bat. Hori dela eta, Guggenheim Urdaibai STOP plataformak, hainbat talde ekologistarekin batera, azpijoko batzuk salatzeko prentsaurrekoa eskaini du. Esan gabe doa Eguzki ere bat datorrela salatutakoarekin. Hona hemen prentsaurrekoren edukia.
-
Herri lurretan bertako 700 zuhaitz landatu ditugu auzolanean
2024-03-06700 haritz eta pago landatu ditugu Munttoko magalean, Andoaingo Udalak Leitzaranen dituen herri lurretan. Bertako zuhaitzak lanadatuz hobekuntzak lortu nahi dira, orokorrean eta bereziki basoen egoerari dagokionean; hori lortzeko aldaketak aldarrikatzen ditugu eta Andoaingo Udalari eskatzen diogu bere jabetzak direnak zuzenean kudeatu ditzala.
-
Irungo Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planaren (HMJP) kontrako alegazioa
2024-03-04Eguzki talde ekologistak, Irungo Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana (HMJP) jendaurrean jartzeko espedientean, eta legez ezarritako epearen barruan, alegazio bat aurkeztu zuen 2024ko martxoaren 1ean aipatutako planaren aurka. Oro har, planifikatzen diren helburuekin bat etor gaitezkeen arren, uste dugu erantzun beharreko bi gai daudela.
-
Baztango ERDIZ BIZIRIK plataformak Euskal Herri osoan alegazioak sinatzeko eta biltzeko deitu du.
2024-03-01Baztango ERDIZ BIZIRIK plataformak Euskal Herri osoan alegazioak sinatzeko eta biltzeko deialdia egin du, hain zuzen ere Erdizko mendi-lurretan (Aldude-Kintoako mendialdean) Magnesitas de Navarra enpresak harrobi-meategi berria zabaltzeko duen egitasmoa Nafar Gobernuak bertan behera utzi dezala eskatzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak berriki meategi proiektua “Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plan” (UGEP) bezala tramitatzea erabaki du, Baztango Udalaren eta tokiko erakundeen autonomia eta erabaki ahalmena ezabatuz.
Magnesitas de Navarra (MAGNA) enpresaren meategi proiektuak Aldudeko mendien natur-ondare bikainean eta Baztango abeltzaintzan, tokiko ekonomian, ingurugiroan nahiz herritarren osasunean eragin ikaragarriak izango lituzke.
Bisita Kontadorea
![0](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/0.gif)
![0](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/0.gif)
![4](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/4.gif)
![4](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/4.gif)
![5](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/5.gif)
![4](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/4.gif)
![7](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/7.gif)